Artxiboa: 2010 7
Bertsoz hasi dira saninazioak
2010-07-30 : 12:07 | Festak
|Erniarraitzeko kideek eta Azpeitiko ikastolaren sortzaileek bota dute suziria
Igandera bitartean ekitaldi eskaintza zabala izango da
Ikusi saninazioetako argazki bilduma (Urola Kostako Hitza)
Uztarriak oporrak iraila arte
2010-07-30 : 12:07 | Komunikabideak
|Uztarria.com irailaren 1ean (asteazkena) hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du
Urola Kostako Hitza
abuztuaren 8ra arte argitaratuko dute
Isabel Zelaa etorriko da aurten ere saninazioetara
2010-07-29 : 16:07 | Festak
|Iaz ere Hezkuntza sailburua etorri zen Eusko Jaurlaritza ordezkatzera
Patxi Lopez lehendakaria bidaian izango da egun horietan
Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko eskaera
2010-07-29 : 11:24
|Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Bilgune Feministak antolatuta, Amelia Amayaren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean. 'Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu!' lelopean egin zuten kontzentrazioan berrogeita hamar bat lagun elkartu ziren...
Bisita gidatuak herriko ondareetara
2010-07-29 : 10:07 | Aisia
|Azpeitian bi bisita gidatu izango dira
Abuztuko ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan eskainiko dituzte bisitak
Azpeitia ederki ezagutzen dutenak
2010-07-29 : 10:07 | Gizartea
|Azpeitia ezagutzen
lehiaketako sariak banatu zituzten herenegun udaletxean
Helduen mailan lehen saria Gorka Aranbarrik irabazi du, eta haurren mailan, berriz, Nekane Azpiazuk
Gaur egingo dute ostiral arratsaldetako azoka
2010-07-29 : 10:07 | Gizartea
|Bihar San Inazio bezpera delako aurreratu dute
Abuztuan ere ohiko ordu eta lekuan egingo dute azoka
Pilotari ospetsuak izango dira saninazioetan
2010-07-28 : 12:07 | Kirolak
|Partidak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean izango dira
Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da
Loiolako etorbidearen itxura aldaketa
2010-07-28 : 11:12
|Herritik Loiolara arteko bidea nola geldituko den azaldu du Udalak. Asteburura bitartean, oinezkoentzat Etxebeltz-Izarra aldeko espaloia itxita egongo da. Lanak, berriz, datorren urteko udarako bukatuta egotea aurreikusten du Udalak. Errepidea...
Iritsi dira txosnak herrira
2010-07-28 : 11:07 | Festak
|Zazpi txosna eta jantokia izango dira aurten
30ean, 17:00etan irekiko dituzte lehenengo aldiz
Azken ordua (uztailak 28, 13:00): Liburutegi aldetik eta Artzubitik ezin da sartu Zelai Luzera
Herriko festetan parte hartzeko deia egin die ezker abertzaleak herritarrei
2010-07-28 : 10:07 | Politika
|Festetan Ertzaintzak istiluak sortu ditzazkeela-eta, "neurriak hartzeko" eskatu die Udal Gobernuari
Herriko festen atarian, erbestean edota Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauden herritarrak gogoan izan dituzte ezker abertzalekoek
»» Erantzunak: 8 (Osky, erdikalekue, orgoikue, azpeitiarra3, maddik...)
Landa Lurraren Bankua egitasmoa martxan jarri dute eskualdean
2010-07-28 : 10:07 | Ekonomia
|Baserritarren edo nekazarien aldetik egon daitekeen lur eskaintza eta eskaria aztertu nahi dute
Horretarako 561 baserritan galdeketak egingo dituzte
Patxi Lopez aurtengo saninazioetan ere ez da herrian izango
2010-07-28 : 10:07 | Festak
|Iaz ere ez zen etorri Lopez abuztuaren 1eko ekitaldi instituzionalera
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak larunbateko eta igandeko meza nagusiak emango ditu
Santio Eguna
2010-07-27 : 12:07
|Herenegun, Santio Egunez, Baserritarren Eguna ospatu zen Azpeitian. Eguerdian hasi eta gauera arte hainbat ekimen izan ziren. Jende ugari bildu zen egun guztian zehar eta giro ederra sortu zen herrian...
Gaztetxeak 5 urte
2010-07-27 : 12:07
|Azpeitiko Gaztetxeak bost urte betetzen zituela-eta, bideo bat egin dute bertako kideek. Bideoan joan den urteko Gaztetxeko festako hainbat irudi jasotzen ditu. Hona bideoa:
Uztarriaren tonbola, arrakastatsua
2010-07-27 : 11:44
|Santio bezperan eta egunean bertan Uztarria Komunikazio Taldeak tonbola ireki zuen iaz bezala. Jende ugarik jokatu zuen bi egunetan, eta sari mordoa jaso ere bai trukean. Saninazioetan, hiru egunetan izango...
Amaia Agirretxe: "Palestina herrialde interesgarria izateaz gain, zapalkuntza handia jasaten ari den herrialdea da"
2010-07-27 : 11:07 | Gizartea
|Agirretxe Euskal Herritik Palestinara joan da brigada kulturalarekin
Hango berri emateko blog bat sortu dute: www.biladihadi.wordpress.com
»» Erantzunak: 20 (JON, atsaldez, erdikalekue, Uztarria, IrekiAteak...)
Baserritarren Eguneko ekitaldi guztietan jende asko ibili da
2010-07-27 : 10:07 | Festak
|Santio eguneko eguerdi arteko festan txapelketak izan dira nagusi
Arratsaldetik aurrera, berriz, kantua, musika eta zezenak
Santio Eguneko argazki bilduma ikusteko egin klik hemen
Odola emateko hitzordua da bihar anbulatorioan
2010-07-27 : 09:07 | Gizartea
|Bihar 18:00etatik 21:00etara bitartean dute hitzordua
Hurrengo odol ematea abuztuaren 25ean izango da