Artxiboa: 2010 1

Emakumeentzat lasterketa saioak antolatu ditu Udalak

Urola Kostako Hitza | 2010-01-11 : 09:01 | Kirolak

Laugarren urtez ekimena martxan jarri dute eta urtarrilaren 21ean hasiko da

Seguruenik "eredu hau jarraituz" antolatuko duten azkeneko urtea izango dela adierazi dute Kirol Sailetik

 

Udaletxeko langileek kartelak kendu izana salatu du ezker abertzaleak

Urola Kostako Hitza | 2010-01-11 : 09:01 | Politika

Kalean salaketak egiteko eskubiderik ez al duten galdetu dute Azpeitiko ezker abertzaleko kideek

Ezker abertzalekoen ustez "larria" da Udaleko langileak horretarako "erabiltzea"

 

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Azpeitira ere heldu da itzalaldi analogikoa

uztarria.com, Berria | 2010-01-10 : 17:01 | Komunikabideak

Telebista ikusteko etxeko antena egokituta eta tresna bakoitzerako dekodegailua behar da; Euskaltelen zuntz optikoa sartuta dagoen etxeetan ez da dekodegailurik behar

Gaurtik aurrera ezin da seinale analogikoa jaso

Azken ordukoa: Itzalaldia egun batzuk atzeratu da

»» Erantzunak: 1 (ibilimunduan)

Bertan behera gelditu da igande honetan egitekoa zen Ikasberri Krosa, eguraldiagatik

Urola Kostako Hitza | 2010-01-09 : 15:01 | Kirolak

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburuko kanpo libreko kirol ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu

Gaur (larunbata) goizean 25 lagunek kroserako ibilbide guztia antolatu dute Goenako kanpan, eta gero jakin dute lasterketa ez dela izango; ez dago data berririk, oraingoz

Atzo, urtarrilak 7, hasi ziren neguko beherapenak

Uztarria.eus | 2010-01-08 : 11:23

Urtero bezala, atzo hasi ziren neguko beherapenak. Azpeitiko dendetara ere iritsi dira. Oraindik ez dira hasi eskaintzak denda guztietan, baina laster izango dira beste batzuetan. Goiko argazkian Alde Zaharreko denda...

Angel Azkue: "Kantatzen ikasten joan ahala, orduan eta imitaezinagoa dela iruditzen zait"

Berria | 2010-01-08 : 11:01 | Kultura

Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Elvisavuelo taldeko abeslariari

"Elvisen alderik kutreena da ezezagunena, berak ere gustuko ez zuena"

Elurtuta dago Azpeitia ingurua

Uztarria.eus | 2010-01-08 : 10:01 | Besterik

Herria ez dago zurituta, baina inguruko mendi eta zelaiak bai

Inguruko mendateetan kontuz gidatzea gomendatzen du Herrizaingo Sailak

 

Antxieta abesbatzak Parisen emango du kontzertua, 25. urteurrenean

Urola Kostako Hitza | 2010-01-08 : 10:01 | Kultura

Jaun Antxieta musika eskolako abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu dute irteera

Unescoren antzokian abestuko dute, abesbatzen jaialdi batean

 

»» Erantzunak: 2 (betikolegez, a)

Hilaren 17an ere sokamuturra izango da

Uztarria.eus | 2010-01-07 : 18:01 | Festak

Sokamutilek eta Zezen Beltzek egin diote eskaera Udalari, eta baiezkoa eman du

16:30-20:00ak artean izango da zezena igande horretan

Asteburu honetan jokatuko da areto futboleko XVI. Urte berri txapelketa

Uztarria.eus | 2010-01-07 : 12:01 | Kirolak

Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Zumaiako ikastola eta ikastetxeetako gaztetxoek hartuko dute parte

Larunbat eta igande goizetan jokatuko dira partidak

Azken ordukoa: astebururako elurra iragarrita dagoenez, ez da txapelketarik jokatuko

Indarraren eta kemenaren lekuko

Urola Kostako Hitza | 2010-01-07 : 10:01 | Kirolak

Kirol egokituaren inguruko argazki erakusketa zabalduko dute bihar, Betharram aretoan

Ezinduek kirolean egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da

Inuxentadak, inuxenteak eta gezurrak

Oihana Etxeberria Uranga (Azpeitiko gazte independentisten izenean) | 2010-01-07 : 10:01 | Iritzia

Pasa den abenduaren 28an, Inuxente egunez, Udalaren etxebizitza politika partidista eta neoliberala salatzeko ekimena burutu genuen gazte independentistok, Udalak bere proiektuak interes pribatuen esanetara eta herritarrei bizkarra emanez egiten dituela...

Bukatu dira gabonak

Uztarria.eus | 2010-01-07 : 08:55

Herenegun (urtarrilak 5) iritsi ziren Errege Magoak Azpeitira. Azken urteetako ohiturei jarraituz, trenez iritsi ziren eta herriko kaleetan zehar kabalgata egin zuten ondoren. Gero, San Martin egoitzan eman zioten amaiera...

Ikasberri Krosa igandean, lokatza arteko "lehia ikusgarria"

Urola Kostako Hitza | 2010-01-06 : 13:01 | Kirolak

Eskolarteko eta maila federatuko zortzi lasterketa jokatuko dituzte Goenako kanpan 10:15etik aurrera, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta

Krisia dela-eta diru saririk ez dute emango aurten, hamabigarren edizioan

Jaurlaritzak araudia aldatuko du EAEn zezenketak egiten jarraitzea bermatzeko

Uztarria.eus | 2010-01-05 : 16:01 | Besterik

Azpeitikoarekin batera, gutxienez 26 herri badira Euskal Herrian zezen-plaza dutenak

Katalunian zezenketak debekatzeko eskatu duen ekimen legegilea erreferentea izan daitekeela diote zezenketen aurkakoek

»» Erantzunak: 2 (Jonmi, Jamer)

Publizitate sexista salatu dute Bilgune Feministako kideek

Uztarria.eus | 2010-01-05 : 12:58

Gaur, urtarrilak 5, Bilgune Feministako kideek 'Publizitate duina, gure eskubidea' lelopean plazan agerraldia egin dute. Egunero, telebistan ikusten den publizitatea salatu nahi izan dute. Publizitate sexistak, parekidetasunaren bidean "atzera pausoak...

Trenez iritsiko dira Errege Magoak gaur arratsaldean herrira

Uztarria.eus | 2010-01-05 : 11:01 | Festak

Tren Museora 17:30ean iritsiko dira erregeak

Kabalgata 19:00etan hasiko da eta herriko kaleak zeharkatuko ditu

'Indarretik kemenera' argazki erakusketa izango da datorren ostiraletik aurrera

Urola Kostako Hitza, uztarria.com | 2010-01-05 : 10:01 | Aisia

Behobia- Donostiako elbarrituen lasterketaren inguruko argazki erakusketa izango da

Ostiral honetan, urtarrilaren 8an irekiko dute erakusketa eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik

Urrestillako historia, ohiturak eta kontuak jasotzen dituen liburua aurkeztu dute

Uztarria.eus | 2010-01-04 : 18:01 | Kultura

Urrestilla, euskal herri baten historia du izenburua eta Aitor Arrutik idatzi du

Urrestillan, Azpeitian eta Azkoitian jarri dute salgai, bost euroren truke

 

'Urola Kostako Hitza' berriro lanean

Uztarria.eus | 2010-01-04 : 13:37

Gabonetako oporraldiaren ondoren - abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra-, gaur, urtarrilak 4, itzuli dira lanera 'Urola Kostako Hitza'-ko langileak. Bihartik aurrera etxean jasoko dute berriro harpidedunek egunkaria.

Emaitzak: 101 | Orriak: 1 2 3 4 5 6