Artxiboa: 2009 10
Sokamuturreko elastikoak salgai Jimenezek
2009-10-31 : 14:22
|Sokamuturrari eta zezen-zaletasunari buruzko 'www.sokamuturrak.com' erdarazko webgunea martxan jarri zuela urtebete ospatzeko, elastikoa diseinatu du Jose Manuel Jimenez zezenzaleak. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu webguneak lehen...
Babarrunaren azoka berezia, arrakastatsua
2009-10-31 : 12:21
|Ostiral arratsalderoko azokak ekitaldi berria bete zuen atzo (urriak 30). Babarrunari eskainitako azoka berezia izan da aste honetan egin dena, eta azokaren sustatzaileak pozik agertu dira, jende asko hurbildu zelako...
Adinekoekin lan egiteko boluntarioak behar dira
2009-10-31 : 09:10 | Gizartea
|Herrian 65 urtetik gora izan eta bakarrik bizi direnei buruzko ikerketa aurkeztu dute
Azpeitiak 14.503 biztanle ditu; horietatik 2.556 lagunek 65 urtetik gora dituzte eta 365 bakarrik bizi dira
Trikuen aste bukaera
2009-10-30 : 16:29
|2009ko Triku Festiek doinu eta aukera interesgarriz beteko du aste bukaera hau. Hamalau talde eta ikuskizun aukeran, gehienak Azkoitian, Matadeixen; baina Azpeitiko kaleetara ere iritsiko dira trikuen aste bukaeraren oihartzunak...
Estatuko Abokatutzak presoen eskubideen aldeko plazako panelaren aurkako helegitea auzkeztu du
2009-10-30 : 11:10 | Politika
|Azpeitiko Udalak 2009ko uztailaren 2an onartu zuen mozioa
Mozio horretan euskal preso politikoen eskubideak bermatzea aldarrikatu zen
»» Erantzunak: 29 (erdikalekue, atsaldez, jaione, JoxeJoxe2...)
Hiru herritako bertsolarien habia
2009-10-30 : 10:10 | Kultura
|Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bertso eskoletan Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo bertsolari gazteak dabiltza
Orain martxan den Bertsolari Txapelketa Nagusian "gertukoren bat egoteak edo ez egoteak eragina" duela diote
Triku Festaren estreinako emanaldia bertan behera gelditu da
2009-10-29 : 18:10 | Kultura
|Udaletxeko arkupeetan egitekoak ziren ostegun arratsaldean, umeei zuzendutako soinu tailerra
Azkoitiko Matadeixen abiatuko da hala aurtengo jaialdia, Sonar Ciudades eta Kira Kira taldeen kontzertuarekin, 21:00etan
Haurren danborradako karrozaren lehiaketa martxan jarri du Udalak
2009-10-29 : 10:10 | Festak
|Karrozaren gaia Azpeitiaren 700. urteurrena da
Aurreproiektua aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da
Etxebeltzeko hitzarmenak indarrean segitzen duela esan die Udalak eremu horretako sustatzaileei
2009-10-29 : 09:10 | Hirigintza
|Lur jabeek aurretik hartutako konpromiso batzuk bertan behera uzteko idatzi bat sinatu dute
Etxebeltzeko lur jabeei hitzarmenean hartutako konpromisoak betetzeko eskatu die Udalak
»» Erantzunak: 16 (ElCheBeltz, gaztie...)
Hazparnerekin senidetasuna sendotzeko Azpeitiko elkarteentzat irteera azaroaren 14an
2009-10-28 : 17:10 | Kultura
|Udalak dei egin die taldeei eta ikastetxeei Lapurdiko herrira joateko; izena emateko epea azaroaren 3an bukatuko da
9:00etan aterako da autobusa anbulategi aurretik; itzulera ordua, 17:30ean
Hazparneko Udalak bere herriari buruz prestatutako dossierra
»» Erantzunak: 3 (Oihenart)
Babarrunari eskainitako azoka berezia izango da ostiralekoa
2009-10-28 : 17:10 | Ekonomia
|Babarrun mota ezberdinen erakusketa eta bideo emanaldia egingo dituzte, besteak beste, Azoka plazan
Erosleen artean otarrea ere zozkatuko dute
Lagun Onak Mendi Bazkunak egun guztiko ibilaldia antolatu du Belatxikietatik Urkiolara
2009-10-28 : 11:10 | Kirolak
|Ibilaldia azaroaren 7an, larunbatean, izango da
Irteerako autobusa goizeko 07:30ean abiatuko da enparantza nagusitik
Gaztain usaina herriko plazan
2009-10-28 : 11:05
|Udazkena iritsi zen gurera eta berarekin ekarri ditu hainbat fruitu. Horien artean, gaztainak. Badira aste batzuk gaztaina saltzailea herriko plazan ikus dezakegula. Aurtengoan ere negua pasatu arte izango da plazan...
Manolo Aizbitarte: "Abesti bakoitza zauri bat da, eta hori agertzen da gure abestietan"
2009-10-28 : 09:10 | Kultura
|Zortzi urte ondoren, oholtzara itzuliko da m proiektuarekin
Triku Festan aurkeztuko dituzte abestiak lehen aldiz
Bihartik igandera, belarrientzako gozagarri izango da Triku Festie '09
2009-10-28 : 09:10 | Kultura
|IX.Triku Festako kontzertuak bihar hasiko dira Azkoitiko Matadeixen
Areto itxiko kontzertuak Azkoitiko Matadexen izango dira eta kaleko ikuskizunak, berriz, Azpeitian
Soreasu kulturguneko auditorioa 2011ko udaberrian bukatuko dute
2009-10-28 : 09:10 | Kultura
|Eraikinaren barruko azpiegituren inguruko lanak kontratatzeko espedientea onartu du Udalak
Oposizioko alderdien ustez, Soreasuko auditorioa ez da herriko lehentasun nagusia
»» Erantzunak: 1 (Nora)
Kros Mistoan izena emateko epea bihar bukatuko da
2009-10-28 : 09:10 | Kirolak
|Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira aurretik; egunean bertan ere eman daiteke izena, 30 euroren truke
Ikasberri Kirol Elkarteak eta ESAITek antolatu duten lasterketa Euskal Selekzioaren aldekoa izango da
Iñigo Martinez iruindarrak irabazi du Urrakiko Igoera
2009-10-27 : 08:10 | Kirolak
|Istripurik ez da izan auto lasterketan eta oso gustura daude Lagun Artea Eskuderiakoak
Iñaki Alberdi azpeitiarrak hirugarren bukatu zuen lasterketa
Natur Argazkilaritzako ikastaroa antolatu dute biharko
2009-10-27 : 08:10 | Kultura
|Egun bateko saioa izango da eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek emango dute ikastaroa
Izena eman beharrik ez dago eta saioa doan izango da
Triku arantzak
2009-10-27 : 08:10 | Kultura
|Azpeitiko Udal Gobernuak kultur politikan zabar antzean dabilela erakutsi du berriki. Uste dugu EAJk, aspalditik defenditu izan duen eredua aldatzeko zailtasunak dituela, edo, bestela, ez duela horretarako borondaterik. Esan daiteke...
»» Erantzunak: 6 (ibilimunduan, Erdikalekue, atsaldez, txikia...)