Artxiboa: 2009 2

Azpeitiko EAko afiliatu batzuek alderdia utziko dute, herriko ordezkariekin daukaten desadostasuna dela-eta

Uztarria.com | 2009-02-07 : 11:02 | Politika

Herriko Eusko Alkartasunako 30 afiliatuk gutuna atera dute —besteak beste, alkate eta zinegotzi izandako kide batzuek—, baina oraingoz ez dute jakinarazi zenbatek eta zeinek utziko duten EA

Duela bi urte ANVrekin udal gobernu akordioa egin izana kritikatu dute, baita zentsura mozioan EAko zinegotzi batek kontra bozkatu izana ere

»» Erantzunak: 15 (Uztarria, Joks, TxipliTxaplaPum, pirol...)

Garikoitz Etxeberriari ongietorri ekitaldia egitea debekatu egin dute

Urola Kostako Hitza | 2009-02-06 : 19:02 | Politika

Velasco epaileak eman du bihar (larunbata) egitekoa zen ekitaldia bertan behera uzteko agindua, Dignidad y Justiciaren eskariz

Ekitaldia "terrorismoa jendaurrean goratzea" litzatekeelakoan eta "biktimen samina" saihesteko eman du agindua epaileak

Azkeneko albisteak (larunbata, 21:10). Manifestazioa eta omenaldia egin dituzte azkenean.

 

»» Erantzunak: 22 (jabi, TxipliTxaplaPum, egiak...)

Jaione Unanue Garzonen aurrean deklaratu eta etxera bidean da

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com | 2009-02-06 : 12:02 | Politika

Askatasuna alderdi politikoarekin lotuta inputatu eta deklaratzera deitu zuen Garzonek joan den asteartean, beste hamabi lagunekin batera

D3M eta Askatasunaren jarduna eteteko eskatu dio Garzoni Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza, gaur (ostirala) goizean

 

Konposta egiteko materiala banatzen ari dira

Uztarria.eus | 2009-02-06 : 10:19

Etxeko materia organikoa biltzeko bigarrengo fasea jarri dute abian eta gaiari buruzko informazio saioak ematen ari dira egunotan. Bilera horietan informazioa emateaz gain konposta egiteko materiala banatzen dute. Bihar (larunbata...

Mikel Agirre: "Arazoa da nazio mailakoari geuk etxean ez diogula ofizialtasunik ematen"

Urola Kostako Hitza | 2009-02-06 : 09:02 | Kirolak

Ikasberri Kirol Elkarteko kidea da

Igande honetan, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, 45. Euskadiko Kros Txapelketa jokatuko dute Goenako kanpan, XI. Ikasberri Krosaren baitan

 

»» Erantzunak: 1 (Maldon)

Kultur Mahaiak udal taldeei bilera eskatu die aurtengo egitasmoez hitz egiten hasteko

Uztarria.eus | 2009-02-05 : 15:02 | Kultura

San Agustin gunea, webgunea eta urteko ekitaldien egutegia ditu ardatz nagusiak

Mahaiak 2009ko aurrekontua prestatua du, eta udal laguntza ere beharko duela dio

»» Erantzunak: 2 (laguna, maddik)

Santa Ageda bezpera

Uztarria.eus | 2009-02-05 : 12:02

Matxinbentako gazteak urteko irtetzen dira santa-eskean eta atzo, Santa Ageda bezperan, baserriz baserri kantuan ibili ziren. Laja eta Izeta trikitilariekin eta Loidisaletxe bertsolariaren laguntzarekin bertsoz bete zituzten bazter guztiak. Uztarria...

Kaldereroetan Ardozaleak omenduko du Udalak

Urola Kostako Hitza | 2009-02-05 : 12:02 | Festak

Ardozaleek urte askotan antolatu dute desfilea eta aurten Udalak hartu die lekukoa

Hilaren 14an izango da festa

 

Jaione Unanue deklaratzera deitu dutela-eta manifestazioa egingo dute

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com | 2009-02-05 : 10:02 | Politika

Manifestazioa bihar (ostirala) izango da, 19:30ean, herriko plazatik irtenda

Azpeitiko ezker abertzaleak "Euskal Herriaren aldeko lanean tinko eusteko" dio

»» Erantzunak: 21 (atsaldez, Aurrezaurre, aitortxo, Oruam, txikia...)

Urbitarten, parkearen oinarriak jarrita

Uztarria.eus | 2009-02-05 : 09:22

Sanjuandegiko Urbitarte auzoan haur parkea jartzekoa da Udala, bertako bizilagunen eskariari erantzuteko asmoarekin. Parkea urtarrilean jartzea aurreikusita zuen Udalak, baina arazo batzuk tarteko lanak atzeratu egin dira. Dena den, herenegun...

Konposta egiteko hondakinak biltzeko bigarren fasea martxan jarriko dute

Urola Kostako Hitza | 2009-02-05 : 09:02 | Gizartea

Horren berri emateko saioak antolatu dituzte

Lehenengo fasean Lapatxeko konposta egiteko plantan 382.670 kilo hondakin organiko jaso dituzte, horietatik 46.810 Azpeitian

 

Joxe Takolo beka martxotik aurrera eskatu ahal izango da

Uztarria.eus | 2009-02-04 : 13:02 | Kirolak

Beka 4.200 eurokoa izango da

Goi-mendizaletasuna bultzatzeko helburua du

Iraurgiko ikasleek San Blas Eguna ospatu dute

Uztarria.eus | 2009-02-04 : 10:58

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko ikasleek San Blas Eguna ospatu zuten atzo goizean. 10:00ak inguruan, San Blas Eguneko opilekin Betharrametako elizara joan ziren Lehen Hezkuntzako ikasleak. Betharrametan egin zuten elizkizunean opilak...

Santa Ageda bezperan, bertsoz eta kantuz beteko dira bazterrak

Urola Kostako Hitza | 2009-02-04 : 09:02 | Kultura

Ikastetxeetako ikasleek eta Matxinbentako auzotarrek santa-eskean irtengo dute

Herriko kaleetan eta baserrietan ibiliko dira

 

Jaione Unanue inputatu du Garzonek, Askatasuna alderdi politikoarekin lotuta

berria.info eta uztarria.com | 2009-02-03 : 16:02 | Politika

Azpeitiarrarekin batera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak D3M eta Askatasunarekin zerikusia dutela leporatuta beste hamabi lagun auzipetu ditu, eta ostiralerako deitu

ETAren esanetara aritzea egotzi die eta "talde terroristako" kide jo ditu

»» Erantzunak: 32 (erdikalekue, 4, atsaldez, Oruam, TxipliTxaplaPum...)

Sokamutilen arteko bazkaria antolatu dute otsailaren 14an

Urola Kostako Hitza | 2009-02-03 : 16:02 | Gizartea

Gaur egun sokamuturrean sokan ibiltzen direnak eta ibili izandakoak biltzeko asmoa dute

Udaleteko Festetako batzordeburu izandakoak ere bazkarira joango dira

»» Erantzunak: 4 (gaztie, botijo)

Hileko hirugarren egunez, Uriaren aldeko elkarretaratzea

Uztarria.eus | 2009-02-03 : 13:48

Bi hilabete igaro dira ETAk Inazio Uria enpresaburua hil zuenetik. Uriaren kontrako hilketa ez ahazteko, hildakoaren sendiak hemendik aurrera hilaren hirugarren egunean elkartzeko erabakia hartu du. Gaur, otsailak 3, Loiolan...

Garikoitz Etxeberria 'Kafe'-ri egindako harrera

Uztarria.eus | 2009-02-03 : 13:02

Garikoitz Etxeberria Kafe Haikako kide ohiak atzo (otsailak 2) irten zuen Bonxeko kartzelatik, sei urteko zigorra osorik bete ondoren. Harrera nagusia larunbatean egingo diote, baina atzo bertan egin zioten lehen...

Behin etorkinen diagnosia eginda, orain ekintza plana jarriko dute abian

Urola Kostako Hitza | 2009-02-03 : 09:02 | Gizartea

Udaleko teknikariekin, politikoekin eta herritarrekin osatutako lan talde bat sortuko dute gaiak eztabaidatzeko

Diagnosiaren arabera, 832 etorkin bizi da Azpeitian

 

»» Erantzunak: 1 (laguna)

Garikoitz Etxeberria, aske eta herrian

Uztarria.eus | 2009-02-02 : 20:02 | Politika

Kafe Haikako kide ohiak 9:30ean irten du Bonxeko kartzelatik, sei urteko zigorra osorik bete ondoren

Azkeneko albistea (20:03). Harrera jendetsua egin diote. Harrerako bideoa ikusi hemen

 

»» Erantzunak: 49 (ruowei, Xebaxtian, JoxeJoxe2...)

Emaitzak: 104 | Orriak: 1 2 3 4 5 6