Artxiboa: 2009 2

Haika-Segikoak kartzelatzeak ez duela lortu belaunaldi etetea diote

Berria | 2009-02-18 : 12:02 | Politika

Sei urte espetxean egin ondoren kaleratu berri dituztenek dei egin dute independentziaren aldeko lanari lotzeko

Besteak beste, Garikoitz Etxeberria izan zen atzo agerraldian

»» Erantzunak: 5 (Jamer, matraka, lekim, azpeitiar, azpeiti)

San Martin Egoitzan inauteriak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera

Uztarria.eus | 2009-02-18 : 11:02 | Festak

Biharko (osteguna) askaria eta musika emanaldia antolatu dituzte

Baigera Jubilatuen Elkartekoek astelehen karnabalean afaria egingo dute

 

Lagun Onakekoak, Itziarren

Uztarria.eus | 2009-02-18 : 10:06

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, hogei lagun Itziarrera joan ziren pasa den igandean. Goizeko zortziak aldera iritsi ziren Itziarrera, eta handik Santa Katalina ermitara jaitsi ziren. Ondoren Debara joan ziren...

Urbitarten hasi dira jolasak jartzen

Uztarria.eus | 2009-02-18 : 09:38

Sanjuandegiko Urbitarte auzoan hasi dira haur parkeko jolasak jartzen. Orain bi aste jolasen oinarriak jarri zituzten lur zoruan eta atzo bertan jolasak jartzeko lanak hasi zituzten. Auzoko dendari batek kontatu...

Bi kamioik elkar jo dute Nuarben, baina dagoeneko errepidea ireki dute

Urola Kostako Hitza | 2009-02-17 : 16:02 | Besterik

Istripua 12:45ean gertatu da, Orbegozo jatetxearen pareko bihurgunean

Kamioietako bateko gidariak zauriak izan ditu hanketan

 

»» Erantzunak: 4 (132, JON, Bego, Maldon)

Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza kendu izana "erabaki politikoa" dela dio Topaguneak

Berria.info eta uztarria.com | 2009-02-17 : 15:02 | Kultura

Aldundiak ez du aurten Kultur Errota babesteko lankidetza hitzarmena egingo Euskara Elkarteen Federazioarekin

"Zalantzan jarri du gizarte ekimenean eta parte-hartzean oinarritutako eredua", esan du Topaguneak

 

PSE-EEkoek larrosak banatu dituzte azokan

Uztarria.eus | 2009-02-17 : 12:05

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, PSE-EEko hautagaiak gaur (asteartea) larrosak banatzen aritu dira azokan (argazkian).

Azpeitia, inkomunikatutako herri bat

Begoña Elias ('Berria') | 2009-02-17 : 12:02 | Iritzia

Zenbaiti, titulua gehiegizkoa irudituko zitzaion, baina, tamalez, gaur egun horrela dela esan dezakegu. Garraio publikoez ari naiz, begiratzerik besterik ez dugu gure herri eta ingurukoek daukagun gabezia ikusteko.

Baina, itxura...

»» Erantzunak: 13 (gaztediye, txekin, joxemai, mendi, salvatierradeiraurgi...)

Hementxe dira karnabalak!

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com | 2009-02-17 : 11:02 | Festak

Asteburuan karnabalak datoz, eta horiekin batera txaranga, artzain-inude eta mozorroak

Sokamuturra hiru egunetan izango da

 

Ramon Apalantzak bigarren postua lortu du Gabiriako XI. Rallysprintean

Urola Kostako Hitza | 2009-02-17 : 11:02 | Kirolak

Jon Izagirrek irabazi zuen lasterketa eta Gorka Apalantza eta Iñaki Alberdi lasterketatik kanpo geratu ziren

Joxe Labaka azpeitiarra bosgarren sailkatu da; Iñaki Alberdik lasterketatik kanpo geratu zen bere autoaren palier bat hautsi ondoren

 

Mondocane taldea, 21. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan

Uztarria.eus | 2009-02-17 : 09:56

Azpeitiko eta Azkoitiko lagunez osatutako Mondocane laukotea 21. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketako bigarren faserako sailkatu da mila eta bostehun lehiakideren artean. Guztira, 39 taldek egin dute aurrera lehiaketako lehen fasean...

Jesusmariatako Osamen eguneko zentroko langileak greban daude

Urola Kostako Hitza | 2009-02-17 : 09:02 | Ekonomia

Lan hitzarmen propioa eskatzen dute Agifes-eko langileek "soldata eta lan baldintza duinak" izateko

Langileak greban dauden bitartean gutxieneko zerbitzuek emango dituzte

 

Behe Bidasoakoa, zortzigarren 'Hitza'

Uztarria.eus | 2009-02-16 : 15:37

Lehengo ostiralean banatu zuten 'Behe Bidasoako Hitza'-ren 0 zenbakia, eta martxoaren 27an aterako dute 1.a. Hendaia, Hondarribia, Irun, Biriatu eta Pausuko informazioa euskaraz emango du; astelehenetik ostiralera PDF...

Espainiako Gobernuak Udalaren bost egitasmo diruz lagunduko ditu

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com | 2009-02-16 : 14:02 | Udala

Estalitako haur parkea, Urrestillako haur eskola eta ludoteka, Sanjuandegiko eta Garmendi gaineko hirigintza lanak eta San Martin egoitzako lorategi berria dira bost proiektuak

San Agustingo ekipamendurako 300.000 ere euro emango ditu Espainiako Gobernuak; Kultur Mahaiak helarazi zion proposamena Udalari

'Trapu, trapu zaharrak!'

Uztarria.eus | 2009-02-16 : 11:02

Larunbat arratsaldean iritsi ziren Hungariako kaldereroak Azpeitira. Eltzeak eta mailuak eskuan zituztela, haurrek eta helduek kopla zaharrez bete zituzten herriko kaleak. Juan Antxieta musika eskolakoak eta Musika Bandakoak izan zituzten...

Torturaren erabilera gaitzetsi dute herritarrek

Uztarria.eus | 2009-02-16 : 10:10

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, torturaren aurkako elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean. Herritarrek anbulatorio aurrean elkartu ziren torturaren erabilera gaitzesteko. Argazkian, ostiraleko elkarretaratzearen une bat.

"Oposizio zorrotza" egingo du ezker abertzaleak, "arduraz"

Urola Kostako Hitza | 2009-02-16 : 09:02 | Udala

Alkatetza hartzean bezala, "Azpeitia berria" eraikitzea izango dute helburu eta hori "herritik" egin behar da; "lehentasunezko harremana EA eta Aralarrekin izango dugu"

Ez dute onartuko "urte eta erdi honetan emandako aurrerapausoak atzera botatzen"

 

»» Erantzunak: 1 (kanka)

Etorkinen inguruko ekintza planeko bilera deitu dute astearterako

Urola Kostako Hitza | 2009-02-16 : 09:02 | Gizartea

Aurreneko batzarra da, eta, Etorkinen etorrera, harrera, erregulazioa eta gizarte politika gaia landuko dute

Udalaren arabera, "beharrezkoa ikusten dugu hausnarketa bateratua egiteko errealitate horren aurrean"

Hasi da Bertso Astea

Urola Kostako Hitza | 2009-02-16 : 09:02 | Kultura

Erniarraitzek antolatutako Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Egunean 35 lagun inguruk parte hartu dute

Hurrengo ekitaldia hitzaldi bat izango da eta asteazkenean egingo dute

 

Sokamutilen bilkura

Uztarria.eus | 2009-02-14 : 16:47

Sokamutil dabiltzanak eta ibilitakoak bildu dira gaur, otsailak 14, Loiola Hotelean bazkaltzeko. Bakarren batzuk falta izan arren ia 40 lagun bildu dira. Lepoko zapi gorriak ere estreinatu dituzte mutilek, herriko...

Emaitzak: 104 | Orriak: 1 2 3 4 5 6