Artxiboa: 2009 2

Zuhaitzak inbaditzaileen kontra

Urola Kostako Hitza | 2009-02-25 : 09:02 | Besterik

Udalak zuhaitzak landatuko ditu aste honetan, landare inbaditzaileei kontra egiteko

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleek haien inguruko azterketa egin dute eta herritarren laguntza eskatu dute

 

Langile bat hil da istripuz Urrestillan, eraikuntza lanetan aldamiotik erorita

Urola Kostako Hitza | 2009-02-25 : 09:02 | Besterik

Astelehen arratsaldean gertatu zen istripua

Hormaren eta aldamioaren arteko zirrikitutik erori zen eta medikuek ezin izan zuten langilearen bizitza salbatu

 

Aritz Odriozola hil da Ori mendian

Uztarria.eus | 2009-02-21 : 13:02 | Kirolak

Erori egin da eta buruan kolpea hartu du; Nafarroako SOSek 11:50ean jaso du istripuaren abisua

Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria zen 2007ko abendutik; 1977an jaio zen

Azkeneko albisteak (hilak 22, 14:30). Astelehenean izango da hileta (19:30); gorpua igande arratsaldean ekarriko dute eta tanatorioan edukiko dute

Azken agurra eman zioten astelehenean

 

»» Erantzunak: 4 (ottaca, inaxiovene, korteta, Tirvix)

Aitor Aranak irabazi du Irun Hiriko euskarazko eleberriaren saria

Berria.info, uztarria.com | 2009-02-21 : 12:02 | Kultura

Oscar eta Sebastian lana aurkeztu zuen

Maiatzean izango da sari-ematea, eta 25.000 euro jasoko ditu

“Herrian errepresioa eguneroko ogi bihurtu da”, Azpeitiko AAMren arabera

Urola Kostako Hitza | 2009-02-21 : 12:02 | Politika

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia egin du "errepresioa gertutik" jasan duten hainbat herritarrekin

Espainiako Gobernuak "apustu argia egin du herri honetako sektore oso bat ezabatzeko"

 

»» Erantzunak: 8 (4, ottaca, lekim, jabi...)

'Wazemank' berrirako lanean

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 16:39

'Wazemank' telebista saio arrakastatsurako esketxak grabatzen ari dira gaur (ostirala) Azpeitian. Herriko leku ezberdinetan egin dituzte hemendik hilabete batzuetara ETB1en emango dituzten grabazioak. Besteak beste, Etxe-Zuri tabernan aritu dira lanean...

Altuna y Uria enpresa aurrea itxita du Ertzaintzak, "pakete susmagarri bat" aurkitu dutelako

berria.info | 2009-02-20 : 15:02 | Besterik

Erakunde armatuak hantxe hil zuen abenduaren 3an Inazio Uria, tiroz

Ertzainek 14:00etan jaso dute abisua

Azkeneko albistea (16:05). Ireki dute gunea, alarma faltsua zela egiaztatzean

 

»» Erantzunak: 51 (txikia, erdikalekue, azpeiti, lekim, JoxeJoxe2...)

D3M bozkatzeko eskatu du Azpeitiko ezker abertzaleak

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 13:27

Martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hateskundetan Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma bozkatzeko eskatu du Azpeitiko ezker abertzaleak, "ilegalizazio egoeratik benetako demokrazia baterako pausoa bideratuko duen botoa delako, boto errebeldea...

'Egunkaria auzia' ixteko eskatu dute berriro

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 13:02 | Komunikabideak

Hainbat eragile bildu dira Andoainen elkarretaratzean

Bi auzi daude zabalik, eta 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte auzipetuen aurka

 

Etxeko txikiek mozorroak jantzi dituzte

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 12:50

Uztaro haurreskolan gaur (ostirala) ospatu dituzte inauteriak eta etxeko txikienak mozorroak jantzita joan dira. Argazkian, Uztaro haurreskolako haurrak gaur goizean, mozorrotuta.

Lagun Onak eta Zarautzen arteko derbia izango da larunbatean Garmendipen

Urola Kostako Hitza | 2009-02-20 : 10:02 | Kirolak

Azpeitiarrek azkenaldian izandako emaitza txarrei aurre hartu eta emaitza on bat lortzea dute helburu

Derbia 16:30ean hasiko da, Garmendipe futbol zelaian

"Sistema kapitalistaren aurka" agertu dira gazteak

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 09:49

Gazte independentistek deituta mobilizazioak egin zituzten atzo (osteguna). 'Lotu independentziara' leloa ardatz hartuta, anbulatorio aurrean elkarretaratzea egin zuten eguardian (argazkian) eta arratsaldez manifestazioak egin zituzten. Mobilizatzeko arrazoi nagusia, "itortzen gaituen...

Reala ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Bertan merkatari elkarteak

Uztarria.eus | 2009-02-20 : 09:02 | Ekonomia

Bi zozketa egingo dituzte, eta bakoitzean bi bezeroentzat bina sarrera zozkatuko dituzte

Reala-Sevilla eta Reala-Girona futbol partidak ikusteko sarrerak banatuko dituzte

»» Erantzunak: 1 (pirol)

Azpeitiarrak, Andoaingo Piano Jaialdian

Uztarria.eus | 2009-02-19 : 13:27

Pasa den asteburuan Andoainen IV Piano Jaialdia ospatu zen. Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolakoak bertan izan ziren urteroko ohiturarekin jarraituz. 34 azpeitiarrek hartu zuten parte jaialdian. Guztiek diplomarekin itzuli...

'Urola Kostako Hitza'-ren bosgarren urteurreneko ekitaldiak, gaurtik

Uztarria.eus | 2009-02-19 : 13:02 | Komunikabideak

Zumaian ospakizuna egingo dute, 20:00etatik: bideoa, antzerkia, musika...

Martxoaren 14an bertso saioa, Azpeitian

Azkeneko albistea (hilak 21, 13:00). Zumaiako ekitaldiko kronika

Ezinean taldeak Plateruenan eskainiko duen kontzertura joateko autobusa egongo da

Uztarria.eus | 2009-02-19 : 12:02 | Kultura

Otsailaren 27an emango dute kontzertua, Sarkor taldearekin batera

Izena Intz, Orkartz edo Etxe Zuri tabernetan eman behar da, hilaren 25a baino lehen

 

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Lurrun trenen bidaiari kopurua jaitsi egin zen 2008an

Uztarria.eus | 2009-02-19 : 10:02 | Aisia

Guztira 34.658 bidaiari ibili ziren, 2007an baino 7372 lagun gutxiago

Martxoaren 20an eta 21ean ibili ziren bidaiari gehien

 

Hamar urte eta gero, berriz eramango dute soka Erdi kalean gora

Urola Kostako Hitza | 2009-02-19 : 10:02 | Festak

Igandean, eguerdiko sokamuturrean sokamutil ibili izandako bost lagun aterako dira, horien artean Zipriano Aranbarri Xipri eta Jesus Arakistain Aitzaki

Zezena ala soka, nor iritsiko ote da aurren plazara? Hor omen dago jendearen "morboa", baina sokamutilak ez daude urduri

 

»» Erantzunak: 1 (korteta)

EAk programa azaldu die azpeitiarrei

Uztarria.eus | 2009-02-19 : 09:40

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Gipuzkoako EAko zerrendaburu Jesus Mari Larrazabalek hitzaldia eman zuen astelehenean Baigera Elkartean. 40 bat lagun bildu ziren. Argazkian, Larrazabal zutik, hitzaldiko une batean.

Gazte independentistek deituta, mobilizazioak egingo dira gaur, osteguna

Urola Kostako Hitza | 2009-02-19 : 09:02 | Politika

Eguardiko hamabietarako elkarretaratzea deitu dute, anbulatorio aurrean; 19:30ean, manifestazioa egingo dute herriko plazatik abiatuta

"Eredu berri baten alde, Euskal Herri berri baten alde ari gara borrokan", adierazi dute gazte independentistek

Emaitzak: 104 | Orriak: 1 2 3 4 5 6