Artxiboa: 2008 10

Parte-hartze handia izango du XXVI. Urrakira Igoera auto lasterketak

Urola Kostako Hitza | 2008-10-23 : 09:10 | Kirolak

Hamabost auto gidari azpeitiar hartuko dute parte lasterketan

Etzi autoen azterketa teknikoak egingo dituzte, eta proba igandean jokatuko da; faborito nagusia Fran Cobo da

 

Herri galdeketaren aldeko larunbateko ekimenera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2008-10-22 : 12:10 | Politika

Urola Kostako herritarrak Legution biltzeko deialdia egin dute lau ardeldi antolatzaileek

EAJk, EAk, Ezker Batuak eta Aralarrek antolatutako ekimena da; Azpeititik Legutiora joateko autobusa goizeko bederatzietan abiatuko da

»» Erantzunak: 1 (mikel)

XIII. Mendiko Argazki Rallya azaroaren 2an izango da

Urola Kostako Hitza | 2008-10-22 : 09:10 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu du argazki rallya, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean

Rallyaren ibilbidea Aizarna inguruan izango da

Herriko bi abesbatzek elkarrekin jardungo dute Udazkenean Abesbatzak-en

Urola Kostako Hitza | 2008-10-22 : 09:10 | Kultura

Larunbatean Urrestillako abesbatzak eta Julian Barrenetxeak elkarrekin abestuko dute Urrestillako elizan

Aurten lau abesbatza ikusteko aukera izango da, horien artean, Hego Afrikatik etorritako bat

 

Loiolan Euskal Artisten Unibertsitatea sortzeko Jorge Oteizaren asmo hura

Uztarria.eus | 2008-10-21 : 17:10 | Kultura

1969an saiatu zen egitasmoa aurrera ateratzen, baina ez zuen lortu

Lehenago Iruñean, Gasteizen eta Donostian sortzen ahalegindu zen

Euskal Eskola Nazionala: bide guztiek ez dute Erromara eramaten

Elias Mendinueta eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Batzordea | 2008-10-21 : 17:10 | Iritzia

Euskal Herriko Ikastolak Konfederazioan bildurik, kurtsoari hasiera eman genion Hendaian, hainbat ikastolen 40. urteurrena pasatua dela gogoratuz, tartean geurea. Bertan “Ikastolak orain eta gero” erronkarako hausnarketa eta egiteko konpromisoa eskuartean...

»» Erantzunak: 7 (Haizeaburuan_, jabi, oba, neu...)

Baigerak 90 urteko azpeitiarrak omendu ditu

Uztarria.eus | 2008-10-21 : 09:10 | Gizartea

Igandean egin zuten omenaldia, Jubilatuen elkarteak antolatutako adiskidetasun bazkarian

Hamabi izan ziren omenduak, baina horietatik hiru bakarrik joan ahal izan ziren omenaldira

Ostegunean hasiko da Triku Festie 08

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 17:10 | Kultura

Ostegunetik igandera bitartean hainbat kontzertu izango da

Kaleetan kontzertu sorpresak izango direla ere iragarri dute Triku Elkartekoek

Bidezko merkataritzaren astea Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus | 2008-10-20 : 13:21

Bidezko Merkataritzaren astea burutuko dute Iraurgi Ikastetxean. Postu bat jarri dute ikastetxe bertan.Astelehenean ireki zuten denda eta ostiralera arte bertako produktuak erosteko aukera izango da. Denda jolasordu garaian egongo...

Lagun Onak-ek sailkapeneko lehen postuari eusten dio

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 13:10 | Kirolak

Jarraian irabazi ditu azkeneko sei partidak

"Asteroko lana" da Azpeitiko futbol elkartekoentzat garrantzitsuena

III. Ardo Dastaketa Eguna

Uztarria.eus | 2008-10-20 : 12:46

 

Ardoaren Eguna ospatu da hirugarrengo aldiz Azpeitian. 11:30ean hasita, giro aparta izan zen herriko plazan. Bertara hurbildu zirenek Errioxako 25 upategitako ardoak dastatzeko aukera izan zuten, hainbat jaki jateko...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bostetik bost irabazi ditu Lan Mobel Iraurgik

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 12:10 | Kirolak

Estu eta larri baina larunbatean Lugo-ri 90-89 irabazi zion

Sailkapenean aurreneko postuan daude

Ardo Egun arrakastatsua aurtengoa ere

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 11:10 | Festak

Ardo Egunean jende ugari bildu zen herriko plazan, 25 upategitatik ekarritako zukuak dastatzeko asmoarekin

Ez zen ekarritako ardo guztia edan, baina zenbait ardo gastatu egin ziren

 

Urriaren 25ean Hernanin elkartzeko deia egin dute gazte independentistek

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 10:10 | Politika

Urola Erdiko gazte independentistek Azpeitiko batzokiaren aurrean egin zuten agerraldia

Datorren larunbatean ospatuko da Independentzia Eguna, Hernanin

 

»» Erantzunak: 1 (ardibeltza)

Eguneko zentro berriaren proiektua aldatu dute

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 09:10 | Gizartea

Lehengo lokalari 61 metro koadroko lokala gehitu diote eta guztira 485 metro koadro izango ditu zentruak

Aldaketa horrekin, 40 lagun hartzeko tokia izango du

Udal tasak KPI adina igoko dira, ura eta zaborra salbu

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 09:10 | Ekonomia

Udalbatzak aho batez onartu zuen 2009rako Udal zerga eta tasen egitaraua

Martxan jarriko duten sistemarekin, zenbat eta ur gehiago kontsumitu are zerga altuagoa ordaindu beharko da

Udalak 300.000 euro bideratuko ditu San Agustinpe hornitzeko

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 09:10 | Hirigintza

San Agustinpeko lanak urtearekin bukatuko dituzte

Obrak amaitutakoan, ikus-entzunezko aretoaren ekipamenduari ekingo diote

Udalak Alde Zaharreko hiru kantoiak eraberrituko ditu

Urola Kostako Hitza | 2008-10-20 : 09:10 | Hirigintza

Erdi kaleko lanak bukatu orduko, Enparan kalerako bi kantoiak eta Eliz kalerakoa berrituko dituzte

Hiru kantoiak eraberritzeko lanak datorren urteko otsailean amaituta direla uste dute

Kirola eta osasuna uztartuta

Urola Kostako Hitza | 2008-10-18 : 11:10 | Kirolak

Udalarekin sinatu duen akordioari esker, Urola Zentru Medikoak azterketak egingo dizkie kirolariei

"Kirolean kantitatearen alde bakarrik ez, kalitatearen alde ere egin behar dugu", dio Manuel Unanue Udaleko Kirol batzordeburuak

 

Iraurgiren eta Gipuzkoa Basketen hitzarmena berriro

Uztarria.eus | 2008-10-18 : 10:58

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak eta Bruesa Gipuzkoa Basketek berriro egin dute urtebeteko lankidetza hitzarmena. Bruesa Espainiako ACB Ligan dago eta Iraurgi da Gipuzkoako bigarren kluba —Espainiako EBA Ligan dabil—. Argazkian, bi...

Emaitzak: 129 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7