Artxiboa: 2005 3
Luis Mari Gurrutxaga: "Iraunkorra izan ezean ez da lorpenik eskuratzen"
2005-03-31 : 11:03 | Kirolak
|- Gurrutxaga, Nuarbe Sokatira Elkarteko presidenteari elkarrizketa egin dio
Aldaketa 16
aldizkariak - "Etorkizun beltza du euskal sokatirak", dio Gurrutxagak
'Hitza' berriro etxeetan apirilaren 1ean
2005-03-30 : 13:16
|Hilaren 21etik oporretan izan eta gero, 'Urola Kostako Hitza' egunkaria bihartik (apirilaren 1etik) aurrera berriro etxeetan izango da. Jasotzen ez duenak, hotsegin dezala 943 30 43 46ra.
Uztarria.com-ek, jasoko du Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza
2005-03-30 : 13:03 | Komunikabideak
|- Errekurtsoa sartu ondoren, bisitariei dagokion irizpidean hamar puntu lortu ditu, lehen baino hiru gehiago
- Guztira 1.260 euro jasoko ditu
»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)
XXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa antolatu da
2005-03-30 : 12:03 | Kultura
|- Apirilaren 20tik maiatzaren 31 bitartean aurkeztu behar dira lanak
- Irabazleak saritzat 900 euro jasoko ditu
Ikasberrik antolatutako pala txapelketako finalak ostiralean izango dira
2005-03-30 : 12:03 | Kirolak
|- Batetik, Juaristik eta Naparrak Urtzi eta Kepa izango dituzte arerio, eta bestetik, Bikutzek eta Amuk Migel Angel eta Jon
- Antolatzaileek txapelketan zehar "giro bikaina" egon dela diote
»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)
Bilkura Joseba Segurolaren egoera azaltzeko
2005-03-30 : 10:08
|Hainbat herritar udaletxe azpian bildu ziren atzo (asteartea) Joseba Segurola 'Xegu'-ren atxiloketa dela eta. Ondoren anbulategi aurrean elkarretaratu ziren 'atxilotuak askatu' lemarekin.
Piarres Xarriton: "Estatua baino lehen, inportanteago da nazioa"
2005-03-30 : 10:03 | Euskara
|- Xarriton hazpandarrari elkarrizketa egin dio Argia astekariak
- "Iparraldeko euskaltzale aipagarrienetarikoa bezala definitu izan da", esanaz hasten da
2.572 lagun Urolako trenean Aste Santuetan, iaz baino %77,3 gehiago
2005-03-29 : 16:03 | Gizartea
|- Jende gehien ostiral santuan ibili zen: 686 bidaiari
- Arduradunak zerbitzuak gehitu beharrean izan dira
»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)
Pazko asteko aisialdiak hasi dira
2005-03-29 : 12:03 | Aisia
|- Haur eta gazteenek larunbata arteko egunetan aisialdirako aukera izango dute
- Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan eta Zapo Txoko gaztelekuan bilduko dira
Lanera bueltan
2005-03-29 : 11:29
|Aste Santuko jaiak bukatuta lanera itzultzeko eguna dute langile gehienek. Astearte lanegunetan bezala, azokakoak herrian izan dira.
Joseba Segurola 'Xegu' atxilotu du Frantziako Poliziak
2005-03-23 : 19:03 | Politika
|Gaur (hilak 23) goizean atxilotu dute Lannemezanen; 2001etik zegoen sasian
Batzarra asteartean 19:30ean egingo da, plazan
Azkeneko albistea (11:27, hilak 28): Segurolak jo egin dutela salatu du
»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)
Lurdes Agirrezabal: "Herritarrek lan gehiago egin dute partidu politiko batzuek baino"
2005-03-23 : 12:03 | Politika
|- Gara egunkariak elkarrizketa egin dio Aukera Guztiakeko kideari
- Komunikabide batzuek plataformarekiko izan duten jarrera gaitzetsi du
24 orduko futbito txapelketa presoei elkartasuna adierazteko
2005-03-23 : 12:03 | Kirolak
|- Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak antolatu du
- Apirilaren 9an, 12:00etan hasiko da
Iraurgik 60-53 galdu du igoerako lehen partida
2005-03-23 : 11:03 | Kirolak
|- Lehen zatian ongi aritu ziren eta 13 puntuko aldeaz irabazten amaitu zuten
- Etxeko partida guztiak irabaziz gero igotzeko aukerak izango dituztela dio Lolo Encinas entrenatzaileak
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Lizaso Euskal Herriko txapelduna
2005-03-23 : 10:09
|Xebastian Lizasok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen, 1986an. Efemerideetan aurkitu da datua. Informazio gehiago
EA: "San Martingo proiektua defenditzeko obligazioa dugu"
2005-03-22 : 20:03 | Gizartea
|- San Martingo proiektua 857 milioi pezeta merkeagoa dela esan du, eta espazioa badagoela egiteko
- EAJk "datu bakar bat ez" duela eman kritikatu du EAk
Enekoitz Aizpuru eta Inma Carmona izan ziren lehen azpeitiarrak maratoi-erdian
2005-03-22 : 16:03 | Kirolak
|- Enekoitz Aizpuruk 1:12:31ko denbora egin zuen, eta Inma Carmonak 1:38:05
- Jarraian dituzue Azpeitiko eta Azkoitiko lasterkariek egindako postuak eta denborak
»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)
'Hitza' apirilaren 1ean itzuliko da
2005-03-22 : 10:30
|'Urola Kostako Hitza' egunkariak aurten ere bi zatitan hartuko ditu oporrak, eta orain hartu du aurrena. Gaurtik (asteartea) hilaren 31 bitartean ez da argitaratuko; beraz, apirilaren 1ean itzuliko da etxeetara...
Loiolako festak eta Imanol Arregi
2005-03-21 : 17:36
|Asteburuan Loiolako festak izan dira: asto lasterketa, aizkolariak, harrijasotzaileak eta trikitalariak arduratu ziren jaia alaitzeaz. Azken horien artean panderoarekin Imanol Arregi 'Iturbide' aritu zen (argazkian), hain justu, larunbatean EITBk omendu...
Martxoaren 24an hasiko da Lurrun Trenaren zerbitzua
2005-03-21 : 17:03 | Kultura
|Aste Santuak iraun artean zerbitzu bereziak eskainiko dira
Azaroaren 1era arte asteburuero zabalduko da