Artxiboa: 2003 2

Eskalatzeko bide gogorra

Uztarria.eus | 2003-02-10 : 17:02 | Herria

Larunbata, 09:30ak, bost lagun, lau azpeitiar eta Itziarko bat, furgonetan Etxaurirako bidean abiatu ziren. Eskalatzeko asmotan bostak. Bidean, ezusteko ederra hartu zuten, Guardia Zibilak gelditu baitzituen Ororbia herrian. Ordu eta erdiz izan zituzten geldituta, ustez Joseba Pagazaurtundua-ren hilketarekin zerikusia zutelakoan.

»» Erantzunak: 35 (Uztarria.eus...)

Kontzentrazioa izan da eguardian Joseba Pagazaurtunduaren hilketa dela eta

Uztarria.eus | 2003-02-10 : 15:02 | Herria

Joseba Pagazaurtunduaren hilketa dela eta, Azpeitiko Udaleko Alkateak, EAJ eta EAko zinegotziek deituta kontzentrazioa izan da Enparantza Nagusian.

 

»» Erantzunak: 62 (Uztarria.eus...)

Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da

uztarria@uztarria.com | 2003-02-10 : 15:02 | Kultura

Larunbatean aurkeztu zen Patxi Altuna euskaltzain eta jesulagunaren biografia. Eta gaur arratsaldetik aurrera 7 eurotan salgai da herriko taberna eta dendetan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Enrike Zurutuzari eta Pilar Aizpitarteri elkarrizketa

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-07 : 17:02 | Taldeak

Baite Euskara Elkarteak bere sorreran 2001eko udazkenean izendatu zituen lehen Ohorezko Bazkideak, Patxi Altuna eta Joxe Lizaso. Behin-behineko funtzionamendu baten ondoren Elkartearen sorrera ofiziala eta Batzar Nagusia, 2002ko udaberrian izan ziren ordea, eta aurten, otsailaren 15ean izango da bigarren ekitaldia, aurtengo Batzar Nagusia baino lehen. Enrike Zurutuza eta Pilar Aizpitarte (ez Pilar Arruti, Baite aldizkarian gaizki jarri dugun bezala; barkatu) izango dira Ohorezko Bazkideak.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeitia eginez Euskal Herria eraikitzen

Azpeitiko Sozialista Abertzaleak | 2003-02-07 : 16:02 | Herria

.2003. urteari ere hasiera eman diogu. Guztiok ere urte berrirako asmo berriak edo aurreko urteetan egin ahal izan ez ditugun asmo zaharrak berritzen ditugun egun hauetan, ohikoa izaten da jendearengana igarkizun liluragarriez gerturatzea. Ez da ba hori gure asmoa. Argi erakutsi digu urte hasi berriak igarkizunen gainetik errealitatea beti gailentzen dela. Jo dezagun ba urte zaharrak zer utzi dion urte berriari ikustera.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Gorka Beobide azpeitiarra maitasun mezu laburren irabazle

Iban Arantzabal | 2003-02-07 : 13:02 | Besterik

Azpeitiarrok badakizue nonbait amodiozko gutunak idazten. Bergarako Jandun Elkarteak antolatutzen duen amodiozko gutunen lehiaketako irabazleak eta mezu elektronikoetan irabazi dutenen berri eman dute dagoeneko Sustatu albistegian. Gorka Beobide azpeitiarrak idatzitako mezua aukeratu dute amodiozko mezu labur onena.

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Jose Mari Bastidak jada egin dio uko EAJko hautagai izateari

Uztarria.eus | 2003-02-06 : 19:02 | Herria

Uztarria herri aldizkariak martxoko zenbakian aurreratu bezala (gaur banatu da), Jose Mari Bastida gaur egungo alkatea ez da Azpeitiko EAJren zerrendaburua izango maiatzeko udal hauteskundeetarako, Bastidak berak jadanik erretiratu baitu EAJren alkategai izateko hautagaitza. Alkateak EAJren afiliatuei karta bidali die erabaki horren berri emanez —otsailaren 3ko datarekin; Uztarriak eskuratu du—, eta “minduta” agertu da Azpeitiko Uri Buru Batzarrarekin.

 

»» Erantzunak: 20 (Uztarria.eus...)

Baite-ren zuzenketa

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-06 : 11:02 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak hurrengo astean Ohorezko Bazkideak izendatzeko daukan ekitaldia dela eta, zuzenketa bat egin beharra du aldizkari argitaratu berrian egindako oker bategatik.

Uztarriak larunbatean aurkeztuko du Patxi Altunari buruzko biografia

Uztarria.eus | 2003-02-05 : 12:02 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadorak bere laugarren liburu biografikoa aurkeztuko du larunbat honetan, otsailaren 8an: Patxi Altuna azpeitiar euskaltzain oso eta jesulagunarena. Aitonenako hitzaldi aretoan izango da aurkezpena, 12:00etan hasita. Josune Etxeberriak idatzi du biografia. Hain zuzen ere, Patxi Altunaren ikasle ohia da Etxeberria.

 

Euskal kroslarien lehia Goenan

Uztarria.eus | 2003-02-05 : 12:02 | Kirolak

Kirol ekintza asko antolatu ohi ditu Ikasberri Kirol Elkarteak; eta atletismoan, krosak garrantzi handia du. Hala, otsailaren 9an, Euskadiko XXXIX. Kros Txapelketa egingo da Goenako kanpan, eta antolatzeko ardura Ikasberri Kirol Elkarteari eman dio federazioak.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Gero eta banderatxo gehiago ikusten dira herriko balkoietan

Euskal Presoak Euskal Herrira! Azpeitiko plataforma | 2003-02-04 : 11:02 | Herria

Balkoietan Euskal Presoak Euskal Herrira! banderatxoak jartzeko kanpaina martxan dago.

»» Erantzunak: 33 (Uztarria.eus...)

Bertsotan, paperean eta lehian

Uztarria.eus | 2003-02-03 : 09:02 | Taldeak

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak lanean dihardu. Ez da gelditzen, ez horixe! Orain gutxi bukatu da Erniarraitzek antolatutako 2002ko Bertso Parranda arrakastatsua. Partehartzaile aldetik garrantzitsua, entzule aldetik bikaina eta bertso bapo askoak entzuteko parada eman duena. Orain berriz, 2001ean ekin zion ekimen batekin datoz bertsozaleak. Alegia, Erniarraitz II. Bertso Paper Lehiaketa antolatu dute. Lehen bertso paper lehiaketan Erniarraitzekoak “bi urtean behin” antolatzeko asmoa erakutsi zuten, eta halaxe egin dute.

Emaitzak: 32 | Orriak: 1 2