Artxiboa: 2002 11

Areto futboleko Jostaldik partida garrantzitsua jokatuko du bihar kiroldegian

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-11-08 : 17:11 | Kirolak

Joan den astean Lasarte-Oriatik esku hutsik bueltatu ostean (2-1), Jostaldik garaipena eskuratu nahiko du bihar bere publikoaren aurrean. Etxean ez dute oraindik partidarik galdu azpeitiarrek. Horregatik, urrezko hiru puntu gehiago lortu nahiko dituzte sailkapeneko azken postuetatik irten ahal izateko. Norgehiagoka 16:30tan hasiko da. Aurkaria, Villabonako Transportes Lakunza da.

Euskal Antzerki Topaketen XX. edizioa aurkeztu da

Uztarria.eus | 2002-11-08 : 16:11 | Kultura

Gaur, azaroak 8, eguerdian Azpeitiko Udaletxean XX. Euskal Antzerki Topaketen aurkezpena egin da. Aurkezpenarekin batera topaketak habian jarri dira. Bihar, Soreasun, 19:00etan, izango da lehen ekitaldia: Aktorearen Eguna ospatuko da eta bertan, Kontxu Odriozola azpeitiarra omenduko da eta Pako Aristik honi buruz idatzitako liburua aurkeztuko da.

 

Baitek Antzerki Topaketetako 12 sarrera zozketatu ditu

Baite Euskara Elkartea | 2002-11-08 : 16:11 | Euskara

Mari Tere Aldalur, Jone Salegi, Inma Epelde, Iñaki Esnaola, Jaione Caballo eta Alaitz Olaizola dira Baite Euskara Elkarteak XX. Euskal Antzerki Topaketetarako zozketatu dituen sarreren irabazleak. Bakoitzak bina sarrera lortu ditu.

Iban Otaegi: "Gaur Olaizola II.aren aurka jokatuko dudan partida garrantzitsua da niretzat"

Uztarria.eus | 2002-11-08 : 10:11 | Kirolak

Iban Otaegi, azpeitiar pilotariak, gaur jokatuko du 2002ko Lau t´erdiko txapelketako lehen partida, Olaizola II.aren aurka, Zegamako pilotalekuan, 22:30ean. Nahiz eta partida zaila izan, azpeitiarra itxaropentsu azaldu da.

 

‘Azpeitiko postalak’ argazki lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna da gaur

Uztarria.eus | 2002-11-07 : 12:11 | Udala

‘Azpeitiko postalak’ argazki lehiaketa duela hilabete batzuk ezagutzera eman zen Azpeitiko Udaleko Turismo eta Merkataritza sailetik. Azpeitiko turismoa bultzatzeko asmoa duen ekimen honetan Udalak Azpeitiko Argazki Elkartearen laguntza izan du. Lehiaketara lanak gaur entregatu behar dira, eta abenduaren 14ean ezagutu eta banatuko dira sariak.

Uztarriako bazkideen batzar garrantzitsua ostegunean, udal laguntzak direla-eta sortutako egoera ekonomiko larria aztertzeko

Uztarria.eus | 2002-11-05 : 12:11 | Taldeak

Uztarriako bazkideen urteko batzarra egingo da ostegun honetan (azaroaren 7an), udal diru laguntzak direla-eta Uztarriari sortutako egoera ekonomiko larria aztertzeko. Izan ere, Uztarriak herri aldizkarirako Azpeitiko Udaletik, eskatutakoa baino sei mila euro (milioi bat pezeta) gutxiago jasoko ditu aurten. Uztarria.com webgunerako, berriz, ez du batere jasoko udaletik, Uztarriak sei mila euro (milioi bat pezeta) eskatu arren.

Udaltzaingoen jarrera desegokia

Alain Arrieta | 2002-11-04 : 15:11 | Iritzia

Udaltzainak hor dabiltza herrian motorzale bat noiz ikusiko oker bat egiten, gelditu eta multa bat jartzeko. Eta bitartean hor dabiltza motorrak osten.

»» Erantzunak: 14 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 47 | Orriak: 1 2 3