Artxiboa: 2002 10

Anonimoak eta uztarria.com

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-10-21 : 13:10 | Uztarriaeus

Uztarria.com webgunean anonimoki ematen diren iritzien eta iruzkinen inguruko gogoeta egin nahi du Uztarriak Kultur Koordinadorak. Eta gogoetarekin (eta autokritikarekin) batera, joko arau batzuk jarri abian, betiere webgunearen onerako izango delakoan. Zuen guztion kolaborazioa eskatzen dugu.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Umeei euskaraz jolasten ikastaroa dela-eta bilera deitu du Baitek

Baite Euskara Elkartea | 2002-10-21 : 09:10 | Euskara

Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak, euskara normalizatzeko bidean, ekimen berri bati heldu dio, umeei euskaraz jolasten irakasteko ikastaroa antolatu duelako.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Ikastolei zor zaien aitormena

Elias Mendinueta (Ikasberri Azpeitiko Ikastolako lehendakaria) | 2002-10-19 : 12:10 | Iritzia

Euskal Herriak ez du oraindik berea den hezkuntza sistemarik. Ez geure eskola nazionalik eta ez geure unibertsitaterik. Horren gertukoena ikastolok gara.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Euskara batua ala euskalkia Azpeitian

Baite Euskara Elkartea | 2002-10-17 : 12:10 | Euskara

Aitonenan 25 lagun bildu ziren hitzaldira eta bi orduz jendea oso gustura egon zen, baita hizlaria bera ere. Gaiak badu interesa, eta hona hemen berak esandakoak.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

'Euskal Futbolaren Etorkizuna' mintzagai

Uztarria.eus | 2002-10-16 : 11:10 | Kirolak

Astelehenean Enparan Dorretxean jende ugari bildu zen Udalak antolatutako Euskal Futbolaren Etorkizuna hitzaldirako. Hitzaldian Realeko Roberto Olabe, Athletic-eko Andoni Zubizarreta eta Alaveseko Anjel Garitano Ondarru aritu ziren berriketan Iñaki De Mujika moderatzaile zutela.

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Urola ibaian eta Ibai Ederren arrainak hilik azaldu dira

Uztarria.eus | 2002-10-15 : 11:10 | Herria

Beste behin ere Urola ibaian eta Ibai Ederren hainbat arrain hilik azaldu da gaur goizean. Goiko irudiak Urola ibaikoak dira eta behekoak, Ibai Ederrekoak.




 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketarako deialdia

Antxieta Etxea | 2002-10-14 : 13:10 | Kultura

Urolaldeko aritistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman nahirik, KUTXAk, Azpeitiko bere Antxieta Etxeko Erakusketa aretoa eskaintzen du Urolaldeko Artisten Erakusketa aurkezteko, oinarri hauen bidez:

Jubilatuen Aste Berezia gaur hasiko da

Uztarria.eus | 2002-10-14 : 13:10 | Herria

Gaur arratsaldeko 18:00etan, txokolatadarekin, emango zaio hasiera Jubilatuen Aste Bereziari. Eta urtarrilaren 20a bitartean hainbat ekitaldi burutuko dira Aitonenako bi egoitzetan.

Elkarri: 'Bada alternatibarik'

Josu Azpillaga | 2002-10-11 : 09:10 | Taldeak

Elkarriko kide Iñaki Arzak izan zen Azpeitian, herriko tailerrak gonbidatuta hitzaldi bat ematen, eta berrogei bat lagun bildu ziren Aitonenako hitzaldira. Gaur egungo egoeraren analisi azkar bat, itxaropena eta laster amaituko den Bake Konferentzia izan zituen hizpide.

Harzubi kaleko Iraye tabernako atarian sua izan da

Uztarria.eus | 2002-10-10 : 13:10 | Herria

Gaur goizaldeko 06:00ak aldera izan da sutea, eta kanpoko Coca-Cola eta janari makinak, mahai eta aulkiek eta toldoek hartu dute su. Tabernako terraza erabat kiskalita da eta eraikinak ere fatxadan kalte handiak izan ditu, baina ez da bizilagunik etxetik atera behar izan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bihar iritsiko dira lehenengo EHNAk Azpeitira

Bai Euskal Herriari | 2002-10-10 : 13:10 | Herria

Bihar 11:00etatik aurrera lehenego EHNAk jaso daitezke Udaletxean, txartelen eskaria egiten den bulego berean. EHNA txartelak eskuratzen lehenengo azpeitiarrak 20.501 - 20750 eta 36.001 - 36.100 bitarteko zenbakiak dituztenak dira.

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Udalak Aitonenako ileapaindegia eta bi tabernak ustiatu eta garbitzeko lehiaketa ireki du

Uztarria.eus | 2002-10-09 : 17:10 | Udala

Ileapaindegia eta taberna bat Enparan kaleko zahar etxean daude, beste taberna Jose Antonio Agirre plazako egoitzan dago. Hiru zerbitzuak ustiatu eta garbitzeko kontratua lau urtetakoa izango da.

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.eus | 2002-10-09 : 16:10 | Uztarriaeus

Urrirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sei bidegorri egiteko asmoa azaldu du, tartean Urola bailarakoa

Uztarria.eus | 2002-10-07 : 12:10 | Herria

Gipuzkoako Foru Aldundia bidegorri sarea egitekotan da. Sareak sei ibilbide izango lituzke, Urola bailarakoa besteak beste. Bidegorriak ezaugarri mixtoa izango du, hau da, zati batzuetan errepide nagusietatik bananduta egongo litzateke, baina beste batzuetan bat egingo luke edo alboan joango litzateke, beti ere segurtasun neurri handiena bideratuz. Egun batzuetan Foru Aldundiko ingurumen sailak udalei aurkeztuko die proiektua, hauek ere parte hartu eta ibilbide zehatza ezarri dezaten.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Urriaren 11n hasiko dira Zine Klubaren emanaldiak

Uztarria.eus | 2002-10-04 : 13:10 | Taldeak

Azpeitiko Zine Klub taldeak 2002-2003 ikasturterako zine egutegia jada ezarria du. Emanaldiak hamabostean behin izango dira Soreasu aretoan, ostiraletan 21:30ean. Txartelak emanaldi bakoitzaren aurretik txarteldegian salduko dira, baina emanaldi guztiak ikusi nahi dituztenek urteko bonoa ateratzeko aukera ere badute.

Hasi dira Auzarazako errotondako lanak

Uztarria.eus | 2002-10-03 : 17:10 | Herria

Aste honetan hasi dira Auzarazako errotonda egokitzeko lanak. Lan honekin, errotonda itxi egingo da eta zubitik datorren bidearen mailara altxatuko da.

 

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Kilometroak 2002rako autobus zerbitzua indartu du Eusko Tren-ek

Uztarria.eus | 2002-10-03 : 13:10 | Besterik

Eusko Tren-ek Azpeititik Zumarragarako autobus zerbitzua indartu du Kilometroak 2002rako, iganderako. Bai joateko eta bai bueltatzeko ohikoa baino autobus gehiago izango dira egun horretan. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.

EHATEren IV. Argazki Topaketak Azpeitian ospatuko dira larunbatean

Uztarria.eus | 2002-10-03 : 12:10 | Taldeak

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, EHATEen IV. Argazki Topaketak ospatuko dira Azpeitian, Argazki Elkarteak antolatuta. Mahai ingurua, hitzaldiak, ikusentzutekoak eta erakusketak izango dira egunean zehar Aitonena Ieko areto nagusian, goizeko 09:30ean hasi eta arratsalderarte.

 

Sukaldaritza, Perkusio eta Erritmoa eta Koreografi Berriak ikasteko aukera Zapo Txokon

Uztarria.eus | 2002-10-03 : 11:10 | Herria

Zapo Txoko Gazteguneak datorren hiruhilabeterako egitaraua osatu du. Urria, azaroa eta abendua bitartean herriko gazteek hainbat tailer, ikastaro eta ekitaldietan parte hartzeko aukera izango duta. Pasa den urtean dantza garaikide tailerrak izandako arrakastaren ondorioz, ohiko ikastaroez gain ‘Sukaldaritzaren Hastapenak’, ‘Koreografi Berriak’ eta ‘Perkusioa eta Erritmoa’ ikastaroak antolatu ditu gazteguneak. Ikastaro hauetan parte hartzeko 14 urtetik gorakoa izan behar da, eta izena urriaren 11a baino lehenago eman behar da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 39 | Orriak: 1 2