Artxiboa: 2002 9
Urritik aurrera tamaina handiko hondakinak 'Rezikleta' etxeak jasoko ditu
2002-09-30 : 16:09 | Udala
|Tamaina handiko hondakinak (altzariak, elektrotresnak, arropak...) Rezikleta
etxea hasiko da jasotzen Azpeitian. Zerbitzu honek bi aukera eskainiko ditu, hala nola, orain arte bezala, ostiralero goizeko lehenengo orduetan jasoko dira edota, aprobetxatzeko aukera dagoen hondakinak jasoko ditu Rezikletak
944 571 447 telefonora deituz gero.
Imanol Elias liburua kalean da
2002-09-30 : 16:09 | Kultura
|Larunbatean aurkeztu zen, Imanol Elias liburua Aitonenako aretoan. Aurkezpenean Imanol Eliasek berak, Mailo Oiarzabal kazetaria eta liburuaren idazleak eta Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinadorako kideak parte hartu zuten.
Uztarriak hirugarren liburuxka biografikoa aurkeztuko du
2002-09-27 : 11:09 | Kultura
|Uztarria Kultur Koordinadorak, Imanol Eliasi buruzko liburua aurkeztuko du bihar, larunbata (irailak 28), 12:00etan Aitonenako aretoan. Mailo Oiarzabal kazetariak idatzi du.
'Zinea Kalean'en I. edizioa ostiralean hasiko da
2002-09-26 : 11:09 | Kultura
|Azpeitiko Zine Klub taldeak eta Udaleko Kultura Sailak Zinea Kalean
ekimena antolatu dute. Ekimenaren lehen edizio honetan Azpeitiko Zine Klubak 8 mmtan eta 16 mmtan egindako zenbait lan ikusteko aukera izango da, Kutsadura, Amuarraiak eta Mateo Txistu besteak beste. Herriko taldeak eginikoez gain 16mmtako filme komertzilak ere proeiktatuko dira: Matrix eta Moulin Rouge. Filmeak ostiraletan eta larunbatetan izango dira ikusgai, irailaren 27 eta 28an eta urriaren 4 eta 5an, gaueko 21:00etan Betharrameko frontoi estalian.
Konzentrazioa izan da atzoko atentatua salatzeko
2002-09-25 : 13:09 | Herria
|EAJ eta EAk deituta, konzentrazio isila egin da eguardian atzo hil zuten Juan Carlos Beiro Montes Guardi Zibilaren aurka egindako atentatua salatzeko.
»» Erantzunak: 44 (Uztarria.eus...)
Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy-k Egunkariako lau hilabetetako harpidetza irabazi dute
2002-09-25 : 11:09 | Euskara
|Uztailaren 25ean Baite Euskara Elkarteak zozketatutako lau sarietatik bat azaldu ez denez, sari hori bazkideen artean zozketatu da. Egunkariako urtebeteko harpidetza da oraindik jaberik gabeko saria, eta hiru bazkideren artean zozketatu da. Bazkide bakoitzak lau hilabeteko harpidetza izango du. Hauek dira irabazleak: Mikel Arrieta, Mikel Abaunz eta Nagore Godoy.
»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)
Udal Euskaltegiak bi ikastaro berri sortu ditu gurasoentzat
2002-09-24 : 17:09 | Euskara
|Udal Euskaltegiak, zerbitzuaren eskaintza eta kalitatea etengabe hobetzeko ahaleginean, Gurasoentzat bi ikastaro berri eskeiniko ditu 2002-2003 ikasturtean. Ikastaroak gurasoek dituzten ordutegietara egokituko dira eta, batez ere, alderdi praktikoa izango dute helburu.
Orkatzen ordezkariek baztertu egin dute herriko tabernaren administrazio judiziala "konpartitua" izatea
2002-09-23 : 20:09 | Besterik
|Gaur Espainiako Entzutegian entzun zenaren arabera, Espainiako Justiziak ez ditu herriko tabernak itxiko, baina kontrolatu egin nahi ditu, berak ere parte hartuz herriko tabernen kontu ekonomikoetan. Herriko tabernek baztertu egin dute proposamen hori.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Xoxote menditik holandar bat helipkoteroz atera du Ertzantzak
2002-09-20 : 14:09 | Besterik
|Atzo arratsaldeko lehen orduetan 65 urteko holandar batek mina hartu zuen Xoxotetik jaisten ari zela eta Ertzantzaren helikoptero batek atera behar izan zuen handik.
»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)
Triku Festako lehen kontzertuak Korralen
2002-09-20 : 13:09 | Kultura
|Triku Festak ekin dio lehen kontzertuei. Aurrena, Korrale tabernan izan zen. Lehen kontzertu honetarako Legen Beltza talde azpeitiarra eta Arima Beltza, elgoibartarra, iragarrita zeuden. Baina, Legen Beltzakoek ezin izan zuten jo eta hauen ordez, herriko Auzoko Prexkurie talde berriak jo zuen, jendaurrean lehen aldiz jo zuten atzo.
'Paterra' 13 urtez gartzelan dela gogorazteko manifestazioa izango da
2002-09-20 : 12:09 | Herria
|Juan Carlos Arrutik, Paterrak
, 13 urte daramatza gartzelan. Hori dela eta bihar arratsaldeko 19:00etan manifestazioa izango da herrian, plazatik abiatuta.
Jose Luis Frantzesena BBK Sari Nagusian bigarren izan da 'Anbotoko Mari' lanarekin
2002-09-19 : 16:09 | Kultura
|Anbotoko Mari
abesbatzentzako konposizio lanarekin Jose Luis Frantzesenak VI. BBK Sari Nagusian bigarren saria eskuratu du. Lehiaketako saria martxoan jasoko du, irabazle guztiek beren lanak aurkeztuko dituzten ekitaldian. Sari banaketa eta lanen aurkezpenerako lekua eta eguna oraindik zehazteko dira.
Javier Arizabaloren kartela izango da Antzerki Topaketetako irudia
2002-09-19 : 15:09 | Kultura
|Javier Arizabalo Garcia irundarra izan da XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea. Jabierren kartelak epaimahaiaren iritsia eta erakusketaren ikuslegoek emandako puntuaketa kontutan hartuta irabazi du. Bere lana antzerki topaketetako irudia izango da, eta 901 (150.000pzta) jasoko ditu sari bezala.
Udalak 'Azpeitia.net' berritzeko dirulaguntza jasoko du
2002-09-19 : 13:09 | Udala
|Azpeitiko Udalak Azpeitia.net
webgunea berritzeko 4.500 ko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiatik. Webgunean udalerriko informazioaz gain (kokapena, historia, museoak...), udalaren sail eta ekipamenduen gaineko informazio erabilgarria ere eskaintzen da.
Azkoitia-Zestoa kotxe karabana
2002-09-19 : 12:09 | Euskara
|Larunbatean Urola bailarako Euskal Herrian Euskaraz-ek Osasungintzan euskararen aurka egingo diren oposaketak salatzeko kotxe-karabana antolatu du Azkoititik Zestoaraino.
Prest dira Gizartekintza Sailak antolatutako ikastaroak
2002-09-18 : 11:09 | Udala
|Udaleko Gizartekintza Sailak 2002-2003 ikaturterako hainbat ikastaro antolatu ditu. Bost ikastaro burutuko dira aurtengo ikasturtean: Laboreak, Esku Lanak, Joste Ikastaroa, Asertibitatea eta Abileziak Ikastaroa eta Erreflexoterapia Tailerra. Gizartekintzak antolatutako ikastaroak urrian hasiko dira. Hiru lehenak Betharramdarretan izango dira, eta ekainerarte luzatuko dira. Beste biak Aitonena Ieko aretoan izango dira, eta Gabonetako oporraldirako amaituko dira.
'Arozteria eta altzarigintza' ikastaroa langabetuentzat
2002-09-18 : 11:09 | Besterik
|Langabetuentzat zuzenduta Arozteria eta Altzarien Fabrikazio Industriala
ikastaroa burutuko da urritik martxoa bitartean Urola Ikastolan. Ikastaroan izena emateko eguna irailaren 20a arte zabalik izango da.
Baiteren zozketako hiru irabazle azaldu dira
2002-09-18 : 10:09 | Euskara
|Uztailaren 25ean Baite Euskara Elkarteak zozketatutako lau sarietatik hiru irabazle dagoeneko ezagutu dira. Irabazleak Marian Aizpuru (Erratzuko asteburua), Jose Mari Arregi (Larrañaga jatetxean afaria) eta Mari Jose Sudupe (Zestoako Bainuetxean ur zirkuitua) dira. Sari hauez gain elkarteak beste sari bat ere zozketatu zuen, Euskaldunon Egunkariaren urtebeteko harpidetza.
Urko Egañak jaso du Lazkao Txikiko bigarren saria
2002-09-18 : 10:09 | Kultura
|Ordiziako Lazkao Txiki Bertso-Paper Lehiaketako bigarren saria Urko Egañak irabazi du, helduen mailan. Urkok Mendia
izeneko bertso-sortarekin jaso zuen saria irailaren 15ean, igandean Ordiziako Barrena Kultur Etxean Argi-Berri Elkartearen eskutik. Hona hemen bertso-sorta oso-osorik.
»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)
Aitor Zabaletak irabazi du XX. Urrakiko igoera
2002-09-17 : 11:09 | Kirolak
|Asteburuan izandako XX. Urrakiko igoera Aitor Zabaleta auto gidari bergararrak irabazi zuen. Horrelako auto lasterketetan ohi bezala jende ugari bildu zen Urrakiko errepide inguruetan.