Gaztaina-jana Urrestillan

Uztarria.eus 2011ko aza. 29a, 11:45

Joan den ostiralean, hilak 25, gaztaina-jana egin zuten Urrestillan, Zumetarioan. Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak elkarlanean antolatu zuten ekimena eta 30 kilo gaztaina erre zituzten bi danbolinetan. Erretako gaztaina denak jan zituzten, eta antolatzaileek esan dutenez, "giro polita" sortu zen bertaratu zirenen artean. Goiko argazkian, gaztaina-janeko une bat.