San Martingo egoiliarrak Kilometroekin bat

Uztarria.eus 2011ko ira. 28a, 18:13

San Martin Egoitzako hainbat egoiliar Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izan dira gaur (irailak 28) goizean, urriaren 2ko Kilometroak 2011 festari atxikimendua erakusteko asmoz. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta irakasleekin egon dira San Martingo egoiliarrak (argazkian). Kilometroen alde egin duten mural bat eta hainbat marrazki eman dizkiete ikasleei. (NEREA URANGA)