Gudari Egunarekin bat egin dute ikasleek

Uztarria.eus 2011ko ira. 27a, 13:57

Gaur, hilak 27, Gudari Eguna dela-eta, herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egin dute Oktogonoko (perretxiko) biribilgunean. Guztira, 100 bat ikasle elkartu dira kontzentrazioan. Arratsaldean, manifestazioa egingo dute 19:30ean, plazatik abiatuta. Goiko argazkian, gaur eguerdian ikasleek egin duten elkarretaratzeko une bat.