Herritar ugari Bilduren alde

Uztarria.eus 2011ko mai. 4a, 12:38

'Eskubide guztien alde. Ilegalizaziorik ez!' lelopean, Bilduren ilegalizazioaren kontrako elkarretaratzea egin zuen atzo, asteartea, herritar ugarik. Bihar, osteguna, Bilduren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon 20:00etan hasita, eta ondoren Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako atarira joan eta Konstituzionalaren epaiaren berri izan arte han egongo dira. Goiko argazkian atzoko elkarretaratzeko une bat.