Udal hausteskundeetarako egoitza du H1!ek

Uztarria.eus 2011ko mai. 3a, 12:48

Artzubiko biribilgunearen ondoan zabaldu berri du Azpeitiko Hamaiakabatek udal hauteskundeetarako egoitza. Bertan alderdiak Azpeitirako zein Gipuzkoarako dituen proposamenak ezagutzeko eta herritarrekin eztabaidatzeko aukera izango da. Egoitza maiatzaren 6tik 21era egongo da irekita, 17:00etatik 21:00etara. Egoitzan posta bidez bozkatzeko kudeaketak egin ahal izango dira, besteak beste. Goiko argazkian, Azpeitiko H1!-en alkakategai Aitor Aranguren eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko Hamaikabaten hautagai Pello Gonzalez.