Gaur (asteartea), alkategaiekin mahai-ingurua

Uztarria.eus 2011ko mai. 17a, 15:08

Udal hauteskundeen jarraipen informatiboaren harira, gaur, asteartea, Uztarria Komunikazio Taldeak antolatuta, alkategaien mahai-ingurua egingo da. Sanagustinen izango da, 19:00etan hasita, eta bertan Jesus Larrañagak (EAJ), Eneko Etxeberriak (Bildu), Juan Karlos Arellanok (Aralar), Iñaki Uribek (PSE-EE) eta Aitor Arangurenek (Hamaikabat) hartuko dute parte. PPren hautagaia, Manuel Palacio, ez da Sanagustinen izango. Moderatzaile lanak, berriz, Estitxu Elduaien kazetariak egingo ditu. Goiko argazkian, mahai-ingurua iragartzeko Uztarria Komunikazio Taldeak atera duen kartela. Informazio gehiago