'Hitzetik Hortzera' berezia

Uztarria.eus 2011ko api. 26a, 13:38

1986ko martxoaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zen Donostiako Belodromoan. Zortzi bertsolarik kantatu zuten eta Xebaxtian Lizasok irabazi zuen txapela. 25 urte pasatu dira final hartatik, eta 'Hitzetik Hortzera'-k saio berezia eskainiko du finalean izandako zortzi bertsolariekin-eta, datorren igandean, maiatzaren 1ean. Imanol Lazkanok eta Laxaro Azkunek ere hartuko dute parte saio berezian. Goiko argazkian finalean izan ziren zortzi bertsolariak.