Mahai-inguruak aurrera doaz

Uztarria.eus |
2011ko mar. 31a, 10:09

Atzo, asteazkena, Kilometroen baitan antolatutako bigarren mahai ingurua egin zuten Sanagustinen. 30 lagundik gora bertaratu ziren Enekoitz Esnaolak, Hur Gorostiagak, Mertxe Mujikak eta Karmele Artetxek Herri Mugimenduen egoeraz eta etorkizunaz esandakoak entzuteko. Moderatzaile lanak, Iban Arregik egin zituen. Gaur, osteguna, hirugarren eta azken solasadia egingo dute. Azpeitiko euskaraz hitz egingo dute Jokin Urangak, Pako Aristik, Imanol Lazkanok eta Estitxu Elduaienek. Moderatzaile lanak Amaia Mendizabalek egingo ditu. Goizko argazkian, atzoko hitzaldiko une bat. Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu