Hasi dira mahai-inguruak

Uztarria.eus 2011ko mar. 30a, 13:55

Atzo, asteartea, hasi ziren Kilometroak 2011ren baitan antolatutako mahai-inguruak. Atzokoan 'Teknologia eta sarea: euskara, gazteak eta hezkuntza' zituzten hizpide Joxi Imazek, Josu Azpillagak, Iratxe Esnaolak eta Oihan Odriozolak. Moderatzaile lanak, berriz, GarbiƱe Bereziartuak egin zituen. Gaur, asteazkena, bigarren solasaldia egingo dute. 'Herri mugimenduak: gaurko egoera eta etor daitekeena' izenburupean egingo dute mahai-ingurua eta Enekoitz Esnaola, Hur Gorostiaga, Karmele Artetxe eta Mertxe Mujikak hitz egingo dute. Moderatzaile lanak Iban Arregik egingo ditu. Goiko argazkian, atzoko hitzaldiko une bat. (Kilometroak 2011) Informazio gehiago