Euskalgintza, elkarlana

Uztarria.eus |
2011ko mar. 29a, 10:39

Kilometroak 2011ren harira, lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo eguerdian Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Urola Kostako Hitzak. Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko koordinatzaile orokor Igor Elortza Saez de Egilazek eta Roman Azkuek, eta Urola Kostako Hitzako kudeatzaile Uxua Ostolaza eta zuzendari Leire Ventasek hartu zuten parte. Euskalgintzako bi eragileren arteko elkarlana bermatzen du akordioak, eta publizitatearen arloko konpromisoak hartu dituzte bi aldeek. (Hitza)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu