Ikasle italiarren bisita

Uztarria.eus 2011ko mar. 25a, 11:51

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Eskola Trukeak programaren baitan, 'Giornale della vita in una famiglia italiana e basca/Familia euskaldun eta iraliar bateko bizitzaren egunkariak' proiektua lantzen izan dira Italiako Rovigo hiriko Liceo Classico Celioko hemezortzi ikasle Urola Ikastolan. Azkoitiko eta Azpeitiko familien etxeetan egon dira bolada batez, eta apirilean Urola Ikastolako ikasleak Italiara joango dira elkartrukean. (Urola Ikastola)