UPSI unitate berria San Martin Egoitzan

Uztarria.eus 2011ko mar. 24a, 20:26

San Martin Egoitzan unitate psikogeriatriko (UPSI) berria inauguratu dute gaur, osteguna. Bertan izan dira, zentroko langile eta erabiltzaileez gain, Azpeitiko alkate Julian Eizmendi, Gizarte gaietarako foru diputatu Maite Etxaniz eta finantziaketan zati garrantzitsua izan duen Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkari IƱaki Almandoz. 16 lagunentzat tokia izango du unitateak eta berehala hasiko da Aldundia plaza horiek kontzertatzen.