Igerileku estaliko lanen bigarren faserako hitzarmena

Uztarria.eus 2011ko mar. 23a, 18:24

IƱaki Galdos Kiroletako diputatuak eta Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak (argazkian, ezker-eskubi) herriko igerileku estalia birmoldatzeko lanen bigarren fasea gauzatzeko hitzarmena sinatu dute gaur, martxoak 23, udaletxean. Kanpoko igerilekuaren zati bat estali eta itxi ondoren, orain barrukoa berritzeko lanak jarri dira martxan. Guztira, kanpo eta barru, 680.000 euro erabiliko dira. Kopuru horren erdia diru-laguntza bidez ordainduko da. Lanen bigarren fase honetarako 100.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Informazio gehiago