Trikitiaz blai!

Uztarria.eus 2011ko mar. 22a, 12:04

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Udalak antolatuta, Sanjosetako Trikiti Jaialdia ospatu zuten joan den zapatuan, Izarraitz Frontoian. Jende ugari bertaratu zen AgirrebeƱa anai-arrebak eta Arkaitz Allur, Javier Lopez eta Marcelo Scrich, Elizagoien ahizpak, Esne Zopak, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, eta Astiazaran anaiak eta Leire ikustera. Goiko argazkian Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza jaialdiko une batean.