Igeriketa utzi eta eskiatzera!

Uztarria.eus 2011ko mar. 17a, 12:45

Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi urtetik gorako igerilariak eski irteera egin zuten. Urteroko moduan, Astunera joan ziren eta hamar igerilari eta bi arduradun ibili ziren elurraz gozatzen. Elkartekoek jakinarazi dutenez, "oso gustura bueltatu dira ibilalditik, ugeri denboraldiarekin jarraitzeko indarberrituta". Goiko argazkian, irteerara joan ziren igerilari eta arduradunak