Gaztetxoen ibilaldia

Uztarria.eus 2011ko mar. 15a, 12:04

Joan den igandean, hilak 13, Azpeitiko gaztetxoez gain, Zumaiatik, Zarauztik, Aizarnatik, Errezildik eta Azkoititik etorritako 268 gaztetxok eta 122 laguntzailek hartu zuten parte Gaztetxoen Ibilaldi Neurtuan. Eguraldia lagun, Arauntzara egin zuten ibilaldia eta giro ederrean pasatu zuten eguna bertaratu zirenek. Lagun Onak M.B-tik eskerrak eman nahi dizkiete parte-hartzaile, laguntzaile eta kontroletan lagundu dieten boluntario denei.