Hasi da koadrilen arteko lehia

Uztarria.eus 2011ko urt. 31a, 11:45

Joan den zapatuan, hilak 29, hasi zen Gaztetxeak antolatutako koadrilen arteko kirol txapelketa. Pala txapelketa egin zuten Frontoi Txikian eta 22 koadrilek parte hartzeaz gain, jende ugari egon zen partidak ikusten. Goiko argazkian, bi taldetako kideak partida jokatzen eta jendea partidari begira.