Ardo Egunean, topa!

Uztarria.eus 2010ko aza. 8a, 18:30

Joan den larunbatean Ardo Eguna izan zen Azpeitian. 4 euroren trukean zortzi ardo edateko aukera egon zen. Denera, 28 upategik jarri zituzten postuak herriko plazan. Jabier Altuna Festetako batzordeburuaren ustez, "iaz baino jende gutxiago, baina hala ere jende asko ibili zen Ardo Egunean. Baina, datuak ateratzen ditugunean jakingo dugu zehatz".