Azpeitiko Esperientzia Eskolak ikasturte berria hasi du

Uztarria.eus 2010ko aza. 5a, 12:50

Azpeitiko Esperientzia Eskolak ikasturte berria hasi du aste honetan. Joan den ikasturtean ibili zirenek diploma jaso dute eta aurtengo ikasleei ongietorria eman diete Mugabeko, Azpeitiko Udaleko eta Baigera Erretiratuen Elkarteko ordezkariek. Eskolak, asteazkenetan izango dituzte, 16:00etatik 18:00etara, Baigeran. Argazkian, ikasturte berriaren aurkezpen ekitaldian parte hartu dutenak.