Iraurgin ahoko osasuna aztertuz

Uztarria.eus 2010ko aza. 4a, 11:08

Iraurgi Ikastetxekoek Gipuzkoako Hortz Osasunaren Astea kanpainan hartu dute parte. 'Aho osasuntsua, aho irribartsua' lelo hartuta, dentistek Lehen Hezkuntzako ikasleei ahoa osasuntsu mantentzeko aholkuak eman dizkie eta Hortzi maskota aurkeztu die (goiko irudian). Bukaeran opari bana ere jaso dute ikasleek. (Iraurgi Ikastetxea)