Etengabeko elkartasuna

Uztarria.eus 2010ko aza. 3a, 11:45

Joan den ostiralean, urriaren 29an, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleek elkarretaratzea egin zuten jolas-orduan. Arratsaldean, berriz, hileko azken ostirala izanik maindire ilara egin zuten 110 bat lagunek bariantean. Ondoren, herriko hiru presoren urteak pasatu direla-eta, zorion argazkia atera zuten. Goiko argazkian, Ikasberri Ikastolako ikasleek egin zuten elkarretaratzea.