Azpeitiarrak Donostiako Maratoian

Uztarria.eus 2010ko aza. 29a, 15:32

Igandean ospatu zen Donostian 33. Nazioarteko Maratoia. 2.500 korrikalari inguruk parte hartu zuten lasterketan eta horien artean baita hainbat azpeitiarrek ere. Azpeitiko bizilaguna den Asier Cuevasek hirugarren postua eskuratu zuen 2:17:40 denbora eginda. Argazkian, Xabat Manzisidor -15.bukatu zuen- ageri da Ibaeta inguruan lasterka (atzekoa da Manzisidor). Lasterketako sailkapena albiste honen izenburuan klikatuta kontsultatu daiteke. Informazio gehiago