Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko eskaera

Uztarria.eus 2010ko aza. 25a, 13:44

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Azpeitiko Udalak puntu moreak jarri ditu eraikin publikoetan. Bestalde, Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:30ean plazan, eta Udalak bat egin du kontzentrazioarekin. Goiko argazkian, udaletxeko atean jarri duten puntu morea.