Gaur azkenengo eskola antzerkiak

Uztarria.eus 2010ko aza. 17a, 11:59

Joan den hasi ziren Euskal Antzerki Topaketen baitan, eskola antzerkiak. Astelehenean Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek bi lan taularatu zituzten: 'Patxistein Doktorea' eta 'Kale kantoi'. Atzo Zumaia eta Donostiako haurren txanda izan zen, eta gaur lau antzerkiz gozatzeko aukera izango dute hainbat ikaslek, goizean zein arratsaldean. Bilboko eta Lasarteko haurrek lau obra eskainiko baitituzte. Goiko argazkian, atzo Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak antzezten.