Bukatu da Zezen Beltzen II. asteburua

Uztarria.eus 2010ko urr. 11a, 12:57

Zezen Beltz elkartearen II. asteburua ospatu dute asteburuan. Larunbat eguerdian zezen jolasetako parte hartzaileek triki-poteoa egin zuten (goiko irudian), arratsaldeko ikuskizuna iragarriz eta kaleak girotuz. Atzo (igandea) ere jende ugari ibili zen antolatu zituzten ekimenetan. Hala-nola, txahal-saiheski erre dastaketa eta zezenak eta poniak izan ziren plazan. Arratsaldean, Artzubian zezena ibili zen. (Nerea Uranga) Informazio gehiago