Garagardo Azokaren azken prestaketak

Uztarria.eus 2010ko urr. 7a, 11:48

Ordu gutxi barru hasiko da II.Garagardo Azoka. Gaur, osteguna, hasi eta astelehenera arte izango da hainbat motatako garagardoa probatzeko aukera. 20:30ean irekiko dituzte berdura plazako ateak eta jan-edanerako parada izango dute gerturatzen direnek. Zuzeneko musika izango da ia egunero eta mus txapelketa ere bai astelehenean. Goiko argazkian, berdura plaza irekierarako ia prest. Informazio gehiago