Santutegiko harrera berritzen

Uztarria.eus 2010ko urr. 5a, 20:45

Loiolako santutegiko harrera gunean berritze lanetan ari dira (argazkian). Harrera txukuntzearekin batera, orain arte San Inazioren etxean liburuak saltzeko zegoen gunea ere bertara eramango dute. Hain zuzen ere, Etxe Santuaren sarreran jarri dute orain behin-behineko harrera. 08:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era zabalik egoten da santutegiko harrera.