Tortura salaketa

Uztarria.eus |
2010ko urr. 27a, 13:00

Atzo arratsaldean, hainbat lagunek euskal herritarrek jasandako torturak edo tratu txarrak salatu eta larunbatean, hilak 30, Donostian egingo den manifestaziorako deialdia egin zuten epaitegi aurrean. Manifestazioa Antiguako tuneletik abiatuko da, 17:30ean 'Torturarik ez!' lelopean. Manifestaziora joan nahi dutenek Orkatzen eman beharko dute autobuserako izena. Goiko argazkian, atzo epaitegi aurrean egin zuten ekimena.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu