Gazteleku berria Izarraitz frontoian

Uztarria.eus 2010ko urr. 23a, 13:34

Gazteleku berriak ireki ditu ateak. Zapo Txokoren ordezko lokalak Izarraitz frontoian daude; frontoi ondoko estalitako jolaslekutik Santutxora dagoen aldapatik sartzen da bertara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago gaztelekua. Zapo Txokok orain arte Loiola 91 eraikinean zuen egoitza Itsasi Dantza Taldeak erabiliko du aurrerantzean. Argazkian, gazteleku berriaren irekierara inguratu ziren gaztetxoetako batzuk. Informazio gehiago