Ingelesak Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2010ko urr. 21a, 11:59

Newport Free Grammar School ikastetxeko zazpi ikasle ingeles eta bi irakasle Urola Ikastolan bisitan izan dituzte, urriaren 7tik 10era. Zestoako familietan egon dira denak eta Euskal Herriko janari eta jateko ohiturez lantxo bat egitea zuten xedea. Argazkian, ikasle ingeles eta euskaldunak sukalde lanetan eta eurekin Neill Wright, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko elkarrizketa laguntzailea.