Azpeitian ere laxo arrosak

Uztarria.eus 2010ko urr. 19a, 12:49

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Eguna da mundu osoan. Hori dela-eta, udaletxe aurrean laxo arrosak banatzen ari dira goiz partean, azokak irauten duen bitartean. Laxoak banatuta gaixotasunaren inguruko kontzientzia indartzea dute helburu. Goiko argazkian emakume bat besteari laxoa jartzen.