Odol emaileak, Loiolan

Uztarria.eus 2010ko urr. 19a, 11:28

Urola Kostako Odol Emaileen Elkarteak urteroko batzarra egin zuen joan den igandean, Loiolan. 30 azpeitiarri oroigarria eman zioten odola 25 aldiz baino gehiagotan emateagatik. Gainera, Kontxi Juarista eta Juan Jose Azpiazuk oroigarri berezia jaso zuten 75 aldiz baino gehiagotan eman dutelako odola. Bazkaria egin zuten ondoren, eta Pedro Bereziartuari omenaldia egin zioten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek, iaz utzi baitzuen elkarteko ordezkari kargua. Goiko argazkian Loiolan elkartu ziren odol emaileak. (Nerea Uranga)