Eskuko kultur agenda kalean da

Uztarria.eus |
2010ko urr. 1a, 09:15

Azpeitiko Kultur Mahaiaren ekimenez, eskuko kultur agenda kalean da, eta urrikoa izango da lehenengoa. Herriko kultur ekintzen berri emango dute agendek. Leku publikoetan, tabernetan, okindegietan eta ikastetxeetan izango dira aleak, herritarrek hartu ditzaten. Hilero aterako dute agenda, abuztuan izan ezik, eta mila ale aterako dituzte hilabetero. Goiko argazkian urriko agendaren azala. (Azpeitiko Kultur Mahaia) Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu