Perretxikoko atarian aparkalekua

Uztarria.eus 2010ko ira. 29a, 11:39

Jose Artetxe kaleko lanak egiteko Pastorkua taberna aurreko aparkalekuak kendu egin dituzte eta bertan jarri dute behin-behineko autobusentzat geltokia. Baina, lanak irauten duten bitartean autoak aparkatzeko Perretxikoa eraikineko ataria zabalik egongo da. Horrez gain, Iraurgi ikastetxeko Santutxo aldeko ataria 19:00etatik 07:30era autoak aparkatzeko irekita egongo da. Goiko argazkian, perretxiko eraikina.