San Juan bezpera jendetsua

Uztarria.eus 2010ko eka. 24a, 14:04

Atzo, asteazkena, urteko gaurik laburrena ospatu zen Azpeitian ere. Hainbat lagun bildu zen plazan ekitaldiaz gozatzeko. Dantzariak, abesbatza, txalapartariak, antzerkia... izan ziren sua piztu aurreko ekitaldian. Sua piztu zutenean haur eta gaztetxo ugari elkartu zen suaren inguruan zituzten asmo txar eta traste zaharrak erretzeko. Goiko argazkian haurrak suaren inguruan dantzan.