Eskubide Sexual eta Erreproduktiboen Eguna

Uztarria.eus 2010ko mai. 28a, 13:24

Gaur, maiatzak 28, Eskubide Sexual eta Erreproduktiboen Eguna da. Horren harira, atzo, eskuorriak banatu zituen Bilgune Feministako kideek anbulatorio aurrean.Bilgune Feministaren arabera, "abortuaren inguruko lege berria ez da nahikoa, ginekologoen zerbitzuak murrizketa basatiak jasan dituzte eta transexualitateak ez luke patologia izan behar". Goiko argazkian, Bilgune Feministako kideak eskuorriak banatzen.