Aurrera doa Mendi Astea

Uztarria.eus 2010ko mai. 27a, 12:41

Lagun Onak M.B.-k urteroko moduan, Mendi Astea antolatu du aurten ere, eta Txalintxoko egunarekin hasi zuten. Aste honetan hainbat hitzaldi antolatu dituzte, eta igandean bukatu da Xoxoteko egunarekin. Gaur, 'Jaizkibelgo itsasertza' hitzaldia emango du Jesus Maria Alquezarrek, 22:30ean, mendizaleen elkarteko aretoan. Goiko argazkian, hainbat haur Txalintxon.