Samiñora bizikletan

Uztarria.eus 2010ko api. 28a, 11:40

Joan den igande goizean, hilaren 25ean, 40 bat lagunek mendi bizikleta irteera egin zuten. Azpeitiko igerileku aurrean hasi eta Samiñora igo ziren lehenengo. Handik jeitsi eta Txalintxora joan ziren ondoren. Eta Txalintxotik jeitsi eta kiroldegi parean amaitu zuten txangoa. Goiko argazkian, BTT mendi bizikleta irteeran parte hartu zuten herritar batzuk.